2020-03-10 23:21

Bizkaiko Ur Publikoa Plataformak “Uraren faktura – Praktika onak, erabilera eraginkorra eta partaidetza publikoa” izenburuko jardunaldia egingo du larunbatean, hilak 14. Deustuko Udaltegian izango da, 10:00etatik 13:30era, eta irekita dago interesa duen orori. Are gehiago, norberaren uraren faktura eramatea aholkatzen da, kritikoki irakurtzen ikasteko.

Ur Publikoa plataformak ura oinarrizko eskubidea dela uste du eta uraren kudeaketa sozial, demokratiko eta jasangarriaren alde egiten du.

La entrada Uraren erabilera arduratsuari buruzko jardunaldia eta faktura behar bezala irakurtzen ikasteko tailerra aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/