2020-10-07 19:41

Irudi hau urriaren 1ean hartutakoa da.

Tolosako Armeria plazan, burdin-zubiaren inguruan (Jurassic parkean), urtean zehar Oriara hainbat zabor botatzen direla aspalditxotik dakigu bai guk bai Udalak.

Zaborrak ibaira botatzea erabat debekatuta dago, ingurumenari zein osasun-baldintzei kalte egiten dietelako. Are gehiago, ekintza hori, zaborrak ibaira botatzea, alegia, arau-hauste larritzat jotzen da, edozein ingurumen-teknikarik azal diezagukeen bezala.

Armeria plazakoa dela eta, azken urteotan behin baino gehiagotan adierazi diogu Udalari gure kezka, disuasio-neurriak har ditzan. Baina ez du ezer egin, eta botatakoa garbitu ere ez du egiten.

Gogoratu nahi dugu 2017an 2.000 izokin-kume baino gehiago askatu zirela inguru horretan bertan, espeziea ugaltzeko inguru egokia den seinale.

Halaber, puntu horretako zaborra dela eta, hainbat salaketa eta aldarrikapen publiko egin ditu Eguzkik.

2019ko martxoa: Eguzkik salaketa ekintza batean zubiaren inguruan bildutako hainbat kilo zabor:

tolosa-armeria22020ko otsaila: euriteen ondorioz Oriak ur handia zekarren eta itsasoko bidean arrastatu zituen hanbat zabor, besteak beste, aldez aurretik inork jaso ez zituelako.

Eskuinean ibai-ertza zaborrarekin: ezkerrean, berriz, urak pasatu ondoren, ibai-ertza

Eskuinean ibai-ertza zaborrarekin: ezkerrean, berriz, urak pasatu ondoren, ibai-ertza “garbituta”.

Bideo hau, berriz, joan den urriaren 1ean ateratakoa da:

https://youtu.be/zKZYBUB9Uyw

Zorionez, oraingoan ez da gertatu 2020ko otsailean gertatu zen gauza bera, urak argazkian eta bideoan ikus daitezkeen zabor horien guztien ertzeetaraino baino ez baitira iritsi. Bestala, 2020ko otsailean bezala ez baizik eta askoz abor guztiak hartuko zuen itsasoko bidea.

Zabor pila hori, azkenean, Udalak jasoko du, baina aldez aurretik Uraren Euskal Agentzian jarri behar izan da salaketa. Urak gogorazi beharko dio Udalari zein diren bere betebeharrak alor honetan.

Zabor horiek horrela ikusteak etsipena ez ezik beldurra ere sortzen du, kontuan hartuta Udalak, estanpa hori eragotzi edo konpondu, behintzat, beharko lukeenak (horretarako ordaintzen zaio eta) ez duela ezer egiten. Izan ere, Udala derrigortuta dago hori konpontzen, eta, gainera, nahikoa bitarteko dauka. Baina, antza denez, ez dio axola.

Gaur egun, Armeria plazak oso argi uzten digu Tolosako Udalak ez duela zilegitasunik ibaia zaintzearen garrantziaz hitz egiteko, ez kontzientziez, ez hezkuntzaz, ez sentsibilizazioaz. Argi dago bere erantzukizuna beste batzuen bizkar uzten duela; izan ere, besteei konpromisoa eskatzen die, baina berak ez du horrelakorik erakusten.

Gure ibaietan zer gertatzen ari den hobeto ulertzeko aukera ematen digu Armeria plazak.

Eguzki, 2020ko urria

La entrada Tolosako Udala axolagabe, Oriak jasaten duen tratu txarraren aurrean aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/