2019-07-09 23:08

Deigarria da ingurumen aldetik hain garrantzitsua den gertaerak inolako islarik ez izatea udalaren web orriko ingurumen atalean. Ekainaren 14ko suteaz ari gara, laster udal liburutegia izango den erakinean gertatu zena, lehen Lekuona zena.

Nola da posible ez aipatzea ezer sute honetaz eta atmosferara isuritako substantzia kutsatzaileetaz (batzuk ziurrenik minbizia sortzen duten horietakoak)? Hauei buruz ez digute inolako informaziorik eman erakunde publikoek, eta susmoa dugu osasunerako ezer onik ekarri ez zutela.

 

Ez da gure asmoa gutxiestea udalaren ingurumen politika, eta ez dakigu udalak protokoloren bat ezarrita daukan horrelako egoeren aurrean aplikatzeko (hurbil bizi diren herritarrei nola jokatu behar duten informatu, segurtasun kontrola jarri etab.), baina ez dugu ulertzen zergatik ez den ezer argitaratu honen inguruan web orriko Ingurumen atalean.

Ikusirik web orriko ingurumen atalean argitaratzen diren jarduerak (hemen klikatu:   https://herribizia.errenteria.eus/es/category/camino-a-herri-

bizia/medioambiente/), ez dugu zalantzarik sutearen eta bere ondorio kaltegarrien berri eman behar zenik.

Datu batzuk ematearren, airearen kalitate txarragatik urtean 400.000 persona hiltzen dira Europar Batasunean, eta 40.000 espainiar estatuan. Hortaz, sutearen aurrean Udalak hartutako neurriak aparte batera utzita, harrigarria eta arduragabea iruditzen zaigu gertaera honen ondorioen berri ez ematea web orriaren ingurumen atalean.

La entrada SUTEA LEKUONAN aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/