2020-04-17 20:48

Martxoaren 15ean konfinamendu-neurriak ezarri zirenetik, kulturetxeak, kiroldegiak eta beste udal instalazio asko itxita daude. Organikoaren poltsak banatzeko makinak gehienetan horrelako instalazioetan daudenez (*), zaborra gaika biltzen duten famimliak poltsarik gabe daude edo poltsarik gabe geratzen ari dira.
Konfinamendua oraindik hainbat astez luzatuko dela ikusita, Eguzkik dei egiten dio Donostiako Udalari poltsa konpostagarrien hornidura ziurtatzeko neurriak har ditzan.
Gure ustez, garrantzitsua da hondakinak gaika behar bezala biltzen dituzten pertsonei ondo egiten jarraitzeko aukera ematea.

Horrelako erantzunek argiro erakusten dute zenbat axols zaion Donostiako Udalari gaikako bilketa.

Horrelako erantzunek argiro erakusten dute zenbat axols zaion Donostiako Udalari gaikako bilketa.

Donostiako hiri-hondakinak biltzeko sistema desastre hutsa da eta, horren ondorioz, oso organiko gutxi biltzen da behar bezala bereizita, gutxi gorabehera % 15a. Baina langintza horretan borondaterik onenarekin ari diren familiei trabak jarrrita kopuru txiki hori ere galtzen bada, gero askoz zailagoa izango da errekuperatzea.
Horregatik eskatzen diogu Udalari neurriak har ditzala poltsa konpostagarrien hornikuntza bermatzeko. Izan ere, inguruko udalek, Errenteriakoak adibidez, aspaldi hartu zituzten.
Bestalde, hondakinen gaikako bilketan, herritarron parte hartzeak zertxobit behera egin ote duen susmoa dugu Eguzkikook.
Litekeena da herritar batzuek, konfinamenduak eta kutsatzeko beldurrak eraginda, hondakinak ateratzeko maiztasuna murriztu izana, baita dena poltsa berean nahastuta sartzeko joera areagotu izana ere.
Horregatik, herritarren artean kontzientziazio-kanpaina bat egitea ere proposatu nahi diogu Udalari, konfinamendua hondakinak behar bezala bereiztearekin bateragarria dela azalduz.
Azkenik, erosketak egin ondoren plastikozko eskularruak lurrean uzten dituzten herritarrei kontu pixka batekin ibiltzeko eskatu nahi diegu. Ez da ezer kostatzen eskularruak zakarrontzira edo edukiontzietara botatzea. Ez dute horregatik kutsatze-arrisku gehiago hartzen. Aldiz, ederki asko dakigu non bukatuko duten eta zer gertatuko den lurrera modu arduragabean botatzen ditugun plastiko horiekin.

Eguzki, 2020ko apirilean

(*) Donostian poltsa konpostagarriak 16 lekutan lortu daitezke. Gaur egun, gehienak itxita daude jendearentzat.

La entrada Poltsa konpostagarrien banaketa indartzeko eskatu dio Eguzkik Donostiako Udalari aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/