ARGIA.eus

2021eko ekainaren 16a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2021-06-10 15:30

Ingurumen ikuspegia kontutan edukita, HAPOn txertatzeko hainbat proposamen egin ditugu. Besteak beste, Aieri padura ingurua ?behingoz? berreskuratzea eta hondakin uren sarera konektatzea falta diren tarteak lehentasunezko gai modura hartzea eskatzen dugu.

Udalerriko lurzoruaren erabilera arautzen duen Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) definitzen jarraitzen dute Ondarroan. Duela gutxi amaitu da HAPOren aurrerakinari ekarpenak egiteko epea, eta herritarren eskura egon den dokumentua irakurri ostean gure ustez garrantzitsuak diren gai batzuk aintzat hartzeko eskatzen diogu. Aurrera begira zelako Ondarroa nahi dugunari buruzko ekarpen batzuk aurkeztu ditugu.

Kontua gogo handiagaz hartu dugu, eta ingurumen ikuspegia kontutan edukita, HAPOn txertatzeko hainbat proposamen egin ditugu. Dozena bat ekarpen inguru egin dizkiogu dokumentuari, eta non hobetu daitekeen ere jakitera eman dugu. Aurkeztu dugun ekarpen multzoa HAPOren hurrengo faserako lagungarria izatea espero dugu. Prozesuak aurrera egin ahala, gainera, gure ekarpenak aintzakotzat hartzea gustatuko litzaiguke.

Aieri ingurua ?behingoz? berreskuratzeko eta ingurua ez moldatzeko eskatu dugu. Gure ustez, berreskuratu beharko litzatekeen interes ekologiko handiko naturgune bat da Aieri. Besteren artean, kanpin bat egiteko proposamena, kirol ekipamenduak ipintzeko edo intentsitateko baxuko etxebizitzak eraikitzeko eskariak ikusi ditugu, baina eremu hori, berez, gune babestu bat da eta legalki ezingo litzateke ezer egin.

Hondakin uren sarera konektatzea falta diren tartean ere HAPOren baitan sartzea eskatu dugu. Lehentasunezko esku hartzea dela deritzogu. Ur zikinen hodi biltzaile batzuk sare nagusira konektatu barik daude oraindik, eta gaia salatzen urteak badaramatzagu ere, gune batzuetako ur zikinak zuzenean Artibai ibaira isurtzen jarraitzen dute. Osasun zentroaren atzean, Zaldupe eta kiroldegi inguruan eta Artibai egoitza aurrean, esaterako, ur zikinak era etengabean isurtzen dira ibaira. Aspalditik egin beharreko kontua da, baina oraindik ere errekak kutsatzen jarraitzen dute.

Ildo horretatik, udalerriko ur baliabideak babesteko programa bat abiarazteko ere eskatu dugu. Gure akuiferoen egoera aztertu edo beste baliabide batzuk bilatzea interesgarria iruditzen zaigu.

Ezabatu beharko liratekeen landaretza inbaditzaileak dituzten eremuei buruzko iritzia ere eman dugu. Gero eta landare inbaditzaile gehiago dago gure inguruetan. Landare inbaditzaileak kalte handiak eragiten ari dira bertoko ekosisteman, eta lehenago edo beranduago legez derrigor egin beharreko kontua bihurtuko da. Neurriak lehenbailehen hartzen ez badira, gero zailagoa izango da horri guztiari aurre egitea.

Udalerrian merkataritza sektorea indarberritzeko jarduerak sustatzea eta areagotzea ere proposatu dugu. Berdura Plaza eta merkataritza zuzena bultzatzea ezinbestekoa dela diogu. Udaletxea Zeledonio Arriola eraikinera lekuz aldatzen badute, Berdura Plaza Musika Plaza azpian kokatu daiteke. Gaur egun Berdura Plazako gainea bota eta eremua aire zabalean lagatzea proposatu dugu. Gaur egun espazio hori zulo bat da. Modu horretara plaza argitsu bat bihurtuko litzateke.

Bestelako kontu batzuk ere aintzakotzat hartzea eskatu dugu. Kontu batzuek, gure ustez, presa handiagoa dute, baina beste kontu batzuk gutxinaka egiten joan daitezkeela iruditzen zaigu. Besteak beste, honako proposamenak egin ditugu: udalerrian turismo jasangarria sustatu eta garatzeko plan bat egitea, energia berriztagarriak erabili eta sustatzeko programa abiarazi eta tokiko erakunde bat sortzea, herri barrurako bidegorri bat eraikitzea, urteroko aurrekontutik bertoko basoak landatzeko lurrak erosteko diru sail bat gordetzea, Atxazpiko gunea berreskuratu atseden gune bat egiteko, portua berpizteko programa bat, garbigune bat eraikitzea,?

La entrada Ondarroako HAPOren aurrerakinari dozena bat ekarpen inguru egin dizkio Eguzkik aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.