2022-12-06 20:27

Abenduan gaude, 2022. urtea bukatzear da eta Mijoa errekako saneamendu-lanen arrastorik ez dago. Mutrikuko erreka honek kutsadura Saturrarango hondartzara isurtzen du.

2021eko otsailean, Ura Agentziak saneamendu-proiektu honen idazketa lizitatu zuenean, aurrerapausotzat jo genuen, proiekturik gabe ez dagoelako lanak gauzatzerik, baina garbi utzi genuen ez genuela txalo egingo, lan hauek hamarkada luzeko atzerapena dutelako. Izan ere, Mijoako saneamendua, beranduenez, 2011rako bukatuta eta zerbitzuan egon behar zen, herri-erakundeek Gipuzkoan 2007. eta 2011. urte bitartean hainbat lan hidrauliko egiteko izenpetu zuten Esparru Akordioaren arabera.

“Proiektua gauzatuta ikusi arte beste hamar urtez itxoin behar ez izatea baino ez dugu desio”, ohartarazi genuen orduan. Ez, ez, oraingoan bai, esan ziguten, eta prentsan hau bezalako titularak irakurri ahal izan genituen: “El presente año será para configurar los proyectos y 2022 para actuar sobre ellos en Mijoa” (2021ean proiektuak idatzi eta 2022an gauzatuko ditugu Mijoan).

Bada, 2023. urtea ate joka dugu, baina Mijoak jarraitzen du estolda hutsa izaten.

EGUZKI, 2022ko abendua

La entrada Mijoako saneamendua 2022an ere ez aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/