2020-08-27 09:18

Martutenen, Barkaiztegi bidean, Lanbide Heziketako Institutu zaharraren sarreran, legez kanpo utzitako honako hondakin pilo hau dago:

Ez dakigu zehatz-mehatz noiztik dagoen han, baina badakigu joan den otsailean Udalari haren berri eman geniola (beharbada ez zekielako edo pasatu egin zitzaiolako) eta erretiratzeko eskatu geniola.

Geroztik sei hilabete igaro diren arren, piloa zegoen leku berean dago. Are gehiago, espero zitekeen bezala, hondakin berriekin “aberastu” da. Hori erraz ikus daiteke aurreko argazkia otsailean atera genuen honako honekin alderatuta:

barkaiztegi2Hondakinak hor uzten dituena, gaizki, oso gaizki, jakina. Batez ere kontuan hartuta Arizmendiko hondakindegia handik gertu dagoela. Baina Udalak, “garbitasunarekin” zerikusia omen duten beste kontu batzuetan hain zorrotz jokatzen duenak, ezin du bere erantzukizuna saihestu. Batez ere hondakinen berri eman genionetik sei hilabete igaro direla kontuan izanik.

Eguzki, 2020ko abuztua

La entrada Martuteneko Barkaiztegi bidean legez kanpo utzitako hondakinak salatu ditu Eguzkik aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/