2019-05-11 23:04

Lasarte-Orian, Aire Garbiak deituta, erraustegiaren kontra eta gaikako bilketa eraginkorraren alde gaur egin den manifestazioa ederra izan da. Ikus, bestela, honako bideo hau:

https://youtu.be/rGYhIeArezE

Hona hemen, berriz, manifestazioaren bukaeran zabaldutako mezua…

Lasarte-Oria, birziklapenaren azken bagoian

Lasarte-Orian hondakinen % 46ko gaikako bilketa dago eta 228 kilo errefus sortzen ditu herritar bakoitzak urtero. Datu horiekin, Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren azken bagoian dago. Herri gutxik egiten dute okerrago: Donostiak (% 40 eta 275 kilo errefus), Irunek (% 53 eta 306 kilo), Hondarribiak (% 53 eta 278 kilo) eta Mendarok (% 45 eta 286 kilo). Bost horiek, Elgoibar, Ermua eta Mallabia dira erraustegiak ezinbesteko dituen eredu kaxkarrak dituzten herriak. Denek sortzen dute 200 kilo errefus baino gehiago urteko eta pertsona bakoitzeko.

Kontrako aldean, 32 herrik % 70etik gorako gaikako bilketa daukate eta 53k 100 kilo errefus baino gutxiago sortzen dituzte. Gipuzkoa osoak bilketa eredugarri hori imitatuko balu, 80.000 tona errefus sortuko lirateke urtero. Zertarako behar dugu, orduan, 200.000 tonako erraustegi bat?

Erraustegia bultzatzen duten alderdiek (PSE eta EAJ) arriskuan jarri nahi dute herritarren osasuna. Munduko instalazio ezberdinetan egin diren ikerketen emaitzak bat datoz: erraustegien inguruan minbizia arrisku handiagoa, arnas aparatuko gaitz gehiago eta ugaltze arazo gehiago daude. Gainera, badakigu dioxina, furano eta metal astun arriskutsuen kontrola bi egunetan bakarrik egin nahi dutela erraustegiaren inguruan, nahiz eta jakin horrela ezin izango dela kontrolatu isurketa toxikoen maila. Oraindik garaiz gaude arduragabekeria hau geratzeko. Erraustegirik ez. Ez dezagun herritarren osasuna arriskuan jar gutxi batzuen negozioaren izenean.

Bilketa eraginkorra bai, errausketarik ez!!!

IMG_20190511_184550073

La entrada Manifestazio ederra Lasarte-Orian, erraustegia eta herria birziklapenaren azken bagoian dagoela salatzeko aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/