2019-04-30 00:56

DONOSTIA DEFENDATUZ, Donostiaren defentsak eta kezkak elkartzen dituen antolakunde, eragile, auzo elkarte eta gizarte mugimenduen koordinadora ez-partidistak herritarrei dei egin die datorren maiatzaren 4an manifestatzera gaur egungo hiria mehatxatzen duten hirigintza ekinbide polemikoen biderkatzeagatik. Ikus bideoa Donostia defendatuz.
Dendartean, Ondare-SS, Uliako Auzo Elkartea, Bizilagunekin, Belartza 2 Gelditu, Satorralaia eta Haritzaldek sortutako DONOSTIA DEFENDATUZ koordinadorak deia zabaldu die herritarrei, era berean, tokian tokiko beste borroka txikietan Udalaren kudeaketa txarrarekin desadostasunean daudenei. Eguzki da deiarekin bat espresuki egin duen taldeetako bat. Udalaren finantziazioaren truke hiriaren nortasuna, ondare arkitektonikoa, naturala, soziokulturala eta merkataritza txikiaren aurkako eraso jarraia ematen dela ikusten dute.
Metroaren pasantea, merkataritza eremu erraldoien eta multinazionalen Añorgako Makro-parkeak sortzeko baimenen tramitazioa, lurzoru naturalaren suntsiketa eta artifizializazioa, hiri-eremuko zuhaitzen etengabeko mozketa, Uliako mintegien urbanizazio proiektua, eraikin berezien babesgabetasuna eta eraisketa edo hiriaren turistifikazio masiborako hotel berrien amaigabeko irekiera bezalako ekinbideek sortutako alarma eta nahigabea dira deialdi herritar honen jatorria.
DONOSTIA DEFENDATUZen iritziz, aipatutakoak arazo endemiko eta ez-puntual baten adibide batzuk soilik dira; promotore, saltoki erraldoi eta kateak bezalako interes ekonomiko handiei mesede egiten dieten udal politiken ondorio dira. Gaur egungo hiria modu arriskutsu eta atzeraezinean saltzen duten politika horien bidez, Donostiako Udalak bere diru-kutxentzat finantziazioa eskuratzen du. Emaitza: Donostia enpresa handien negoziorako eta turismo masifikatuarentzako hiri-eredu baten baitan eraikitzen ari dira, bizitzeko toki bat izan dadin eragotziz eta donostiarren interes orokorraren aurkako norabidean.
Hiria mehatxatzen duten ekinbideen aurkako DONOSTIA DEFENDATUZ martxa datorren larunbatean, maiatzaren 4an, izango da eta arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Easo plazatik.

La entrada Larunbatean, Donostiako Udalaren hirigintza politika salatzeko manifestazioa aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/