2021-01-21 21:50

U30 Aldaketaldia (1) ekimenaren barruan asteburu honetan antolatutako mobilizazio eta ekintzetan parte hartzera dei egiten du Larreko Mahaiak (2).

GuraSOSen giza katea Donostian

Larunbatean, hilak 23, eguerdian, GuraSOSek giza kate bat antolatu du Donostian. Hona hemen deialdi zehatza:

Hona hemen, berriz, katea ahal den modurik ordenatuenean egiteko argibideak:

IMG-20210119-WA0015Zubietako erraustegian orain dela egun batzuk izandako sutearen lorratzetik dator mobilizazio hau. Urtebete eskasean erraustegian izandako laugarren istripu serioa da. Ez da marka makala, kontuan izanda instalazio berri-berria dela, alde batetik, eta, bestetik, Foru Aldundiak “puntako teknologiadun instalazio erabat seguru” gisa famatzen duela.

Larreko Mahaiak espresuki gaitzetsi nahi du Aldundiak GuraSOSi eginiko mehatxua. Garbi dago mehatxu horren helburua ahots kritiko bat isilaraztea dela. Aldundiak egin behar duena da behingoz gardentasunaz jokatzen hasi, gardentasunaz presumitu bai, baina ilun, oso ilun, jokatzen baitu.

Ordizian, ibilaldia Amundarain Errekan barrena

Larunbatean bertan, goizeko 10:30ean, Landarlanek antolatuta, ibilaldia egingo da Amundarain Errekan barrena. Natura-balioak eta arazoak bertatik bertara ezagutzeko aukera ona. Ibilaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea (682463478).

Eibarren, Zaldibarko hondamendia argitzeko musika

Larunbatean bertan, 12:30ean, Zaldibar Argituk eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak elkartasun-kontzertu bat antolatu dute Eibarren. Kartela oso-oso erakargarria da.

Eibar

Zuhaitz-landaketa Loiolako Erriberetan

Igandean, berriz, hilak 24, Haritzaldek eta Herribertxo Kultur Elkarteak antolatuta, zuhaitz-landaketa egingo da Donostian, Loiolako Erriberetan. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharra zegoen eta, Haritzaldek gaur azken orduan iragarri duenez,  plaza guztiak dagoeneko beteta daude.

70276.001

Erakusketak Orereta-Errenterian eta Azpeitian

Oreretan, Xenpelar aretoan, Abiadura Handiko Trenaren inguruko erakusketa ikus daiteke egunotan. Xehetasunak, honako kartel honetan:

orereta

Azpeitian ere, Urola Bizirik-ek antolatuta, erakusketa bat paratuko dute astelehenetik aurrera erakusketen udal aretoan. Gaia, Urolako zikinak eta garbiketa-kanpainak. Erakusketa hau ostiral bitartean zabalik egongo da eta egunero bisitatu ahal izango da  16:00etatik 20:00ak arte.

U30ean, manifestazioa Donostian

Orain arte aipatutako mobilizazio eta ekintza hauek U30 Aldaketaldiaren barruan antolatutakoen parte bat baino ez dira. Izan ere, U30 Aldaketaldia, Gipuzkoan bakarrik (eta kontuan izan ekimenak Gipuzkoatik kanpo ere oihartzuna izango duela), 20 herri baino gehiagotara iritsiko da.

Gipuzkoan ekimenaren gailurra urtarrilaren 30ean bertan izango da, Donostiako Gladys Enea parketik Bulebarrera joango den manifestazioan.

U30-DonostiakoKartelalarreko_logoa

(1)            U30 Aldaketaldia Larreko Mahaiak eta beste agente askok sustatutako ekimena da. Helburua, honako hau: urtarrilaren 30aren bueltan, ahal den herri, auzo, ikastetxe eta lan-zentro guztietan klima-, bioaniztasun- eta, oro har, ingurumen-larrialdia salatzeko ekintzak antolatzea, betiere ikuspegi lokaletik. Halaber, ez dugu begi-bistatik galtzen otsailaren 6an Zaldibarko zabortegia bertan behera erori zeneko urteurrena izango dela. U30 Aldaketaldia ekimenaren bidez hori gizarteratzen ere lagundu nahi genuke, Zaldibarkoan argi geratu baita Euskal Herrian, ingurumen alorrean, gauzak ez direla ondo egin eta ez direla ondo egiten ari.

(2)            Larreko Mahaia honako hauek osatzen dute: ELA, LAB, CCOO, ESK, STEILAS, EHNE, Ikasle Sindikatua, Greenpeace, Eguzki, Errausketaren Aurkako Mugimendua, GuraSOS, Ernai, Fridays For Future, Extinction Rebellion. U30 Aldaketaldiarekin honako talde hauek ere bat egin dute: Haritzalde, Satorralaia, Uliako Lore Baratzak, Aire Garbia, Ipar Haizea, Landarlan, Ekologistak Martxan, AHTrik EZ, Urola Bizirik, Mutriku Natur Taldea, Antikapitalistak, BizilagunEKIN, Naturkon, Arkamurka, Ondarroa 12 mila eta beste batzuk.

 

La entrada Larreko Mahaiak dei egin du asteburuan U30 Aldaketaldiaren barruan antolatutako mobilizazio eta ekintzetan parte hartzera aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/