2020-02-11 19:45

Isurketa berri bat gertatu da Mijoa errekan. Azkena hau, guk dakigula, otsailaren 4 gertatu zen, urak lodi itxura hartu zuen eta kolore gris eta arre artekoa. Gainera kiratsa zerion, ur zikinen usaia. Gertakariaren unean 112ra deitu genuen, ohi bezala.                                                                                           Isurketaren inguruan gerora jakin dugu, industrialdean kokatu dagoen araztegiak edo depuradorak arazoren bat izan duela eta haren ondorioz gertatu dela isurketa. Isurketa errepikakorrak.       Zori txarrez ez zaizkigu arrotzak egiten Mijoan isurketa kutsakorrak topatzea. Izan ere hamaika aldiz gertatu da gauza bera eta egun bertan bizitza topatzea ere zaila geratzen da.                                     Horregatik uste dugu oraingoan isurketak ez dela hildako arrainik topatu. Ez diogu guk geuk bakarrik, Ura Agentziaren txostenetan bertan irakur daitekeenez, “kalitate ezin txarragoa” du eta “ingurumena muturreraino degradatuta” dago.                                       Mijoako ia isurketa guztien jatorria, izen bereko poligonoan dago eta poligono horrek araztegia badu ere, batzuetan ur-beltzen kutsadura karga handiegia delako, besteetan araztegian arazo bat egon delako edo beste arrazoi batengatik, isurketak errepikatu egiten dira, beti galtzaileak ingurumena eta bioaniztasuna direlarik.     Ez dugu ahaztu behar Mijoa Bisoi Europarra Babesteko Plan Bereziaren barruan sartuta dagoela.                                                                             80. hamarkadan “kutsatzen duenak ordaindu egin behar du” esaldia ezaguna egin zen baina Mijoako kasuan hori ere zalantzan jartzeko moduko esamoldea da. Badirudi, isuna ipini zuten azken kasuan, hau 100 eurora ez zela iritsi. Halako zigorrak ez dirudi oso bide eraginkorra direnik.                                                                                  Arriolak esan bai, egin? Ezer ez.                                                                           Edonola ere, arazoaren muina, Mijoa eta orohar Mutrikuko ur-beltzak garbituko dituen araztegirik ez daoela da eta horren arduraduna Eusko Jaurlaritza baino ez da.                                                       Duela orain urtebete Jaurlaritzak Mijoa saneatzeko finantzaketa bere gain hartuko zuela berretsi zuen Ingurumen Kontseilari Iñaki Arriolak, % 100ean hartu ere. Baina 2019 ez zuen ezer egin eta 2020ko aurrekontuetan partidarik agertzen ez denez, aurten ere kale! Lotsagarria benetan.             

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra, 2020 otsailean.

mijoa-isurketa-otsaila-500x667

La entrada Isurketa kutsakorra Mijoan, bukaerarik gabeko kontua aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/