2019-11-28 21:03

Iturria: Berria

Aurreko astean egindako bisitan iragarri zuten moduan, gaur erre dituzte lehen hondakinak Zubietan, eta horrela abiatu dute hainbat hilabete iraungo duen probaldia.

[Ikus bideoa: https://www.berria.eus/albisteak/174415/hondakinak-errausten-hasi-dira-zubietan.htm]

Martxorako bete-betean funtzionatzea espero dute Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko kideek, eta, bitartean, zaborra Bizkaira eramango dute, Mutiloako (Gipuzkoa) zabortegia itxi egingo baitute aste honetan.

Hainbat fase igaroko ditu zaborrak Zubietako azpiegituretan, erre aurretik: lehenengo, birziklatzeko modukoak diren hondakinak banatu egingo dituzte (plastikoak, papera, kartoia, burdin metalak eta burdinarik gabeko metalak) tratamendu mekaniko biologikoko plantan. Gainontzekoak lehortzen utziko dituzte, bio-lehortze gunean. Han, hamabost eta hogei egun artean egongo dira, ustel daitezen. Azkenik, erraustegira pasatuko dituzte, eta erre egingo dituzte han dauden bi labeetan.

Zubietako erraustegia urrirako nahi zuten martxan, baina lau hilabete atzeratu zaie prozesu guztia, transformadore nagusian izandako matxura larri baten ondorioz, eta, orain, agintariek martxoan jarri dute helmuga berria. Bestalde, Jaurlaritzak baieztatu du GHK-k eskatu diola Ingurumen Sailari bertan behera uzteko urriaren 2an martxan jarri zuen probaldiaren etenaldia. Beraz, modu ofizialean, probaldian dago berriro Zubietako erraustegia, atzo Jaurlaritzak emandako ebazpenaren ostean. Apirilaren 12an hasi zen probaldia eta urriaren 2an eten zuten, transformadorea energizatzeko eduki zuten arazoaren ondorioz.

La entrada Hondakinak errausten hasi dira Zubietan aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/