2023-01-11 09:37

EhizaLerroak_Herriondo

Eguzki talde ekologista aspalditik dago kezkatuta Lezoko Herriondo-Gaintxurizketa inguruan egiten den ehiza-jarduerarekin; izan ere, uste du eremu horretako ehiza-postu batzuen kokapenak araudia urratu dezakeela ezarritako gutxieneko distantziei dagokienez, eta mehatxu larria direla oinezkoen segurtasunerako.

Orain dela gutxi, Eguzkik ekimen horri heldu dio berriro, eta Lezoko Udalari helarazi dio, aipatutako inguruko segurtasunarekiko kezka berretsiz eta Segurtasun Eremu izendatzeko kudeaketak egiteko eskatuz.

Goian adierazitakoari jarraipena emanez, Elkarrekin Gipuzkoak aipatutako kezkaren berri izan, eta Batzar Nagusietan ebazpen-proposamen bat aurkeztu berri du Herriondo-Gaintxurizketa ingurua Segurtasun Eremu izenda dezaten. Proposatzen duena da Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskadiko Ehiza Legea aplikatzea. Lege horrek segurtasun eremuak arautzen ditu, eta zehazten du gisa horretako eremu direla pertsonen eta haien ondasunen babesa bermatzeko neurri bereziak hartu behar diren eremu guztiak.

La entrada Herriondo-Gaintxurizketa ingurua Segurtasun Eremu izendatzeko proposamena aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/