ARGIA.eus

2020ko apirilaren 01a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2019-10-17 23:58

?

?

Bidegorriaren Aldeko Taldeak igandeko martxan parte hartzera animatu ditu herritarrak

Bidegorriaren Aldeko Taldeak deituta, Iraetatik Narrondora doan bidegorri zatia amaitzea eskatzeko martxa egingo dute igandean. Herritarrei parte hartzeko deia egiteko, bideoa kaleratu dute taldeko kideek.

“Etxera bueltan autoren batek zapalduko ote gaituen beldur ez izateko; eskolara, lanera, erosketak egitera nahiz hondartzara bizikletaz edo oinez joan ahal izateko; gutxiago kutsatzeko; autoaren menpe bizi beharrik ez izateko; eta azken batean, herritarron bizi kalitatea hobetuko duelako”. Horregatik guztiagatik, bidegorria amaitzea eskatuko dute beste behin?datorren igandean, Bidegorriaren Aldeko Taldeak deitutako martxaren bidez.

11:30ean aterako dira Zestoatik eta Zumaiatik martxa osatuko duten bi zutabeak; Zestoakoa aurten Gurutzetik aterako dela nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek, eta ez Lasaotik, “Lasao-Zestoa arazoari konponbidea eman zaiolako”. 12:00etan pasatuko dira Iraetatik Zestoako zutabea eta Narrondotik Zumaiakoa, eta bi zutabeek 12:30ean egingo dute bat Arroako autobideko sarrerako biribilgunean. Han ekitaldia eginda, festa giroan borobilduko dute martxa Arroabean, pintxoekin eta musikarekin.

“Esperantzarako tarte bat”

Bidegorriaren Aldeko Taldeak azaldu duenez, urteotan behin baino gehiagotan jo dituzte instituzio ezberdinetako ateak: gertuko udaletakoak, Batzar Nagusietakoak, Gipuzkoako Foru Aldundikoak… “Guztiek proiektua amaitzearekin ados daudela eta lurraldearentzat estrategikoa dela onartu badigute ere, proiektuaren ardura nagusia duen Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailaren ekintzek ez dute horrelakorik erakutsi askotan, tamalez”. Dena dela, azken hilabeteetako albisteek “esperantzarako tarte bat” ireki dietela azaldu dute. “Izan ere, Zestoako Udaleko ordezkariek jakin ahal izan dutenez, Narrondo eta Arroa Goia arteko zatiaren proiektua jada idatzita dago, eta beraz, aldundiaren 2020ko aurrekontuetan proiektu horri zuzendutako diru partida bat aurreikustea gakoa izango da. Arroa Goia eta Iraeta arteko zatiari dagokionez, tunel batean hainbat konponketa egin behar da, baina horretarako diru partida jada aurreikusita dago, eta Mugikortasun Sailak agindu duenez, Eusko Trenbide Sarearen baimena jaso bezain laster ekingo diote lanei. Zestoako Udalak berriz, Arroabea bide horrekin lotzeko lanak egiteko konpromisoa hartu du”.

“Dena dela, esaera zaharrak dioen bezala, hitzak haizeak eramaten ditu askotan, eta pozik egoteko arrazoiak baditugun arren lanean jarraituko dugu instituzioek beraien hitza betetzen dutela ikusi arte”, erantsi du Bidegorriaren Aldeko Taldeak. Taldearen arabera, datozen hilabeteak “oso garrantzitsuak” izango dira, orain itxiko baitituzte aldundiaren aurrekontuak. “Horregatik, berriro ere kalera atera eta gure aldarria lau haizetara zabaldu beharra daukagu; horretara dator bidegorriaren aldeko martxa”.

Albistearen lotura:?https://urolakosta.hitza.eus/2019/10/15/arroako-bidegorriaren-aldeko-taldeak-igandeko-martxan-parte-hartzera-animatu-ditu-herritarrak/?fbclid=IwAR3bcgr5B1-FAtJdQS8xOw26U0QEVY_oVIWxhpVi08kCcPQIgminV7FmRRk

La entrada Herriak lotu, bidegorria amaitu! aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>