2020-02-27 23:48

Harrigarria! Joan den igandean, Eguzkik, Nasti de Plastic-ek eta No Más Colillasek Barakaldon kuadrilla bat bildu eta, ordubetean, 22.000 zigarrokin jaso zituzten. 22.000! Argazki gehiago, hemen:

http://eguzkibarakaldo.blogspot.com/2020/02/ikaragarria-egindako-zigarrokinen.html

Zigarrokinak hondakin txikiak dira, baina arazo handiak sortzen dituzte. Oso osagai kaltegarriak dituzte eta osagai horiek askatzen dira uretan eta kate trofikoan txertatzen dira. Zigarrokin bakoitzak 10 litro ur kutsatzen ditu.

Gauzak horrela, gogoan izan:

Itsasoa hemen hasten da

La entrada Harrigarria! 22.000 zigarrokin ordubetean! aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/