ARGIA.eus

2020ko apirilaren 04a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2020-01-16 19:41

Sustrai Erakuntza.-Duela egun batzuk Nafarroako Parlamentuan alderdi politikoek eztabaidatu dute?hondakinak kudeatzeko proposamen ezberdinak Iru?errian. Alde batetik,?Mankomunitateak?Imarkoaingo Garraioaren Hirian?hondakinak kudeatzeko planta handi bat jartzeko egindako proposamena dugu. Eta bestetik,?Gongorako zabortegia?irekita mantentzeko?eta bertan hondakinak kudeatzeko planta bat ezartzeko proposamena.

Bi proposamenek beren gabeziak eta zehaztugabetasunak dituzte. Lehenengoak ez du zehazten zer eginen duten Imarkoaingo plantan?birziklatu ezin?diren hondakinekin eta?non isuriko?dituzten. Eta bigarrenak ez du zehazten Gongoran?zein planta mota?jarriko luketen hondakinak kudeatzeko. Baina biek ala biek muinean arazo bera dute:?ez dute edukiontzi berdearekin amaitzea bilatzen.

Funtsean, non jarri hondakin planta, Imarkoainen edo Gongoran,?alferrikako eztabaida?da. Jarrera biek saihesten dute?hondakinen kudeaketa-ereduari?buruzko eztabaida. Arazoa ez da non ezarriko diren hondakinak kudeatuko dituzten azpiegiturak. Ezta eraiki nahi den plantaren tamaina edo mota ere. Arazoa, egiazko arazoa,?edukiontzi berdearekin amaitzea da, bertan botatzen baitira hondakin gehienak.

Kontuan izan behar da?edukiontzi berdean?denetarik botatzeko erabiltzen dela,?inolako bereizketarik egin gabe. Bertan dena nahastuta geratzen da eta zabortegira doa.

Horrela, Iru?erriko?hondakin gehienak?edukiontzi berdean bukatzea hondakinak birziklatzeko sistemaren?porrotik?handiena da. Porrot horri politika berriekin egin behar zaio aurre. Eta Iru?erriko Mankomunitateak aurreikusi duen Imarkoaingo plantak?ez dio arazo horri behar bezala heltzen. Egin nahi duten plantarekin, edukiontzi berdea jarraituko du nagusi izaten edukiontzi guztien artean.

Baina, era berean, ez dirudi kontrakoa egingo duenik Gongorako zabortegia mantentzeko proposamenak. Alde batetik,?zabortegi handien?kontzeptu?zaharrari?eusten diolako; bestetik, eta, zehaztu ez bada ere, gaur egun dagoen ontziak bereizteko planta erabiltzea proposatzen duelako, edukiontzi berdetik dena nahasita iristen dena bereizten saiatzeko. Azken finean, Imarkoainerako Iru?erriko Mankomunitateak proposatu duen sistema bera.

Horrela, ustezko bi irtenbideen aurrean gaude,?baina biak berdinak, bietan makina “modernoz” betetako planta handiak zerbait?ezinezko?egiten saiatuko direnak:?herritarrok nahasten ditugun hondakinak bereiztea. Izan ere, bereizketa eraginkorra bakarrik egin daiteke etxean egiten bada, hondakinak ekoizteko katearen hasieran. Hondakinak behar bezala kudeatzeko irtenbide eraginkor bakarrak?jatorrian?ezarri behar dira, gerora hondakin izango diren produktuak eskuratzeko unean, eta horiek sortzeko unean.

Beharrezkoa da hondakin gisa amaitzen duten produktuen?kontsumoa murriztea,?hondakin gutxien sortzen?dituzten produktuak aukeratzea, eta, azkenik, hondakinak behar bezala?bereiztea?frakzio desberdinetan. Hori da irtenbide bakarra, eta “plantek” ez diote horri aurre egiten.

Horrela, hondakinen kudeatzaileek, esate baterako Iru?erriko Mankomunitatea,?bilketa-sistema aproposak?ezarri behar dituzte, herritarrek hondakinak behar bezala bereizteko betebeharra izan dezaten. Eta hori ez da entelekia bat. Sistema horiek existitzen dira. Adibidez,?atez ateko bilketa, hain emaitza onak ematen ari dena Sakana, Gipuzkoa edo Kataluniako hainbat herri eta hirietan. Baina ez da sistema bakarra. Helburu bera duten?hainbat irtenbide?probatzen ari dira udalerri askotan.

Gainera, hondakin plantetarako aukeratzen den formatuak eta kudeaketa sistemak ere eragin handia dute emaitzetan. Horrela, hondakinen kudeaketaren?fokua hondakinen zati organikoan jartzeak?badu eragin handia emaitzetan. Adibidez, Sustrai Erakuntza fundazioak Iru?errian hainbat planta txiki jartzeko?proposamena egin zuen, edukiontzi marroian bereizitako hondakinen frakzio organikoaren?konpostaje aerobioa?egiten dutenetatik hasita.

Horrela, hondakinen planta?non eraiki behar den eztabaidatzeari uztea?proposatzen dugu. Eztabaida dezagun?kudeaketa-ereduari buruz?eta erabaki dezagun nola eta zer egin behingoz?edukiontzi berdearekin amaitzeko. Hor dagoelako benetako arazoa.

?

?

La entrada Gongora-Imarkoain: hondakin plantekin bueltaka eta edukiontzi berdearekin amaitu gabe aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>