2019-05-16 19:10

Hauteskunde-kanpaina dela eta, Eneko Goiak agindu du 2021ean Donostian ez dela plastikozko poltsarik egongo. Kopeta behar da. Donostia da Gipuzkoan gutxien birziklatzen duen udalerria, eta Goia alkate denez geroztik birziklatze-maila ez da ezertan ere hobetu. Hain justu, hori salatzeko, Erraustegiaren kontrako Mugimenduak elkarretaratze bat egingo du bihar, maiatzaren 17an, Birziklatzearen Nazioarteko egunean, 19:00etan, Udaletxe aurrean. Eguzkik elkarretaratze horrekin bat egin du.

Barkatu, baina testu hau gaztelaniaz soilik irakur daiteke oso-osorik.

La entrada Goia eta plastikozko poltsak: kanpainan egon arren, den-denak ez du balio aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/