2020-06-06 17:47

Gaur egin da Gladys Enean Eguzkik eta Gladys Gogoanek urtero Gladys del Estalen omenez antolatzen dugun ekitaldia.

Osasun-krisiaren ondorioz omenaldiaren ohiko “formatuan” hainbat aldaketa egin behar izan ditugun arren, ez dira falta izan aurreskua, lore-eskaintza eta kantak. Ezta jotak ere. Izan ere, Esther Zabalegi militante beteranoak aurten etortzerik izan ez badu ere, idatzi bat bidali du.

Hona hemen ekitaldian ateratako irudi batzuk (oraindik zenbait bideoren zain gaude; eskuratu bezain pronto, hemen bertan jarriko ditugu ikusgai):

He aquí unas imágenes de lo que ha dado de sí el acto:

https://youtu.be/Bbn9j-rXjZw

https://youtu.be/1HO0wFUCceI

gladys2gladys3gladys4Mezuari dagokionez, berriz, lehenengo aipamena Zaldibarrentzat izan da. Izan ere, gaur, hura gertatu eta lau hilabetera, inguru hartako herri guztietan mobilizazio-eguna izan dute eta haiekiko elkartasuna espresuki adierazi nahi izan dugu.

Gainerakoan, hona hemen diskurtsoaren laburpen bat…

DISKURTSOAREN LABURPENA

Gladys ez dugu gutako bat izan zelako bakarrik gogoratzen. Gladys gogoratzen dugu, oroz gain, zorigaiztoko egun hartan Tuterara eraman zuten arrazoiak gaur egun ere erabat indarrean daudelako, inoiz baino gehiago, gainera, hori posible bada, behintzat. Izan ere, osasun-krisiak areagotu baino ez du egin errotiko aldaketa baten beharra, ingurumena eta pertsonak gehiago errespetatuko dituen ekoizpen-, kontsumo- eta bizi-modu aldaketa baten beharra. Aldaketa hori egin ezean, ‘normaltasun berria’ normaltasun zaharra baino ez da izango. Hori bai, maskararekin. Eta maskara horren atzean, krisi ekologikoa zorroztuko da, prekarietate eta desberdintasun sozialak areagotuko dira, herritarrak ahulagoak eta beldurtuagoak sentituko gara, eta, jakina, sentimentu horien anparoan, askatasuna murriztuko da, segurtasunaren edo, hobeto esan, sekurokraziaren hobe beharrez.

gladys5Egunotan, behin baino gehiagotan entzun dugu konfinamenduak balio izan duela benetan garrantzitsua zer den konturatu gaitezen, konfinamendutik biziberrituak atera garela eta, ondorioz, norbanako gisa eta gizarte gisa gauzak aldatu egin behar direla onartu dugula.

Ematen hasi diren pausoak, ordea, kontrako norabidean doaz. Pandemia aurreko normaltasun anormala lehenbailehen berreskuratzeko lasterketa zoroan gaudela ematen du.

Gauzak horrela, ekologistek aktibo izatea da garrantzitsuena, aktibo izan gabe, eragin gabe, nekez gauzatuko direlako beharrekotzat jotzen ditugun aldaketak. Guk normaltasun berri benetan berria behar dugulako.

gladys6TUTERAN ERE BAI

Donostiakoa ez da izan Gladysen 41. urteurrena zela eta egin den omenaldi bakarra. Asteazkenean, Bardenas Libresek antolatuta, beste bat egin zitzaion Tuteran, hil zuten lekuan bertan. Hona hemen bideo eder bat eta argazki batzuk:

https://www.youtube.com/watch?v=kSRn2R9u-wA

gladys7gladys8gladys9GLADYS GOGORATZEKO BESTE EKIMENAK

Gladys gogoratzeko beste ekimenak ere izan dira. Esaterako, Sukar Horiak bideo gomendagarri hau editatu du:

https://www.youtube.com/watch?v=LXwLLNsrTHU

Egiako kaleetan, berriz, horma-irudi hau topatu dugu:

gladys10

La entrada Gladysi omenaldia, COVID-19ren garaian aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/