2021-06-05 14:18

Aurten ere egin dugu Gladys Enean Gladys del Estali urtero egiten diogun omenaldia guardia zibil batek buruan tiro bat jota hil zuenetik, 1979an Tuteran egiten ari zen Energia Nuklearraren Aurkako Nazioarteko Egunaren jazarpen polizialaren testuinguruan. Dagoeneko 42 urte pasatu dira.

Gaurko ekitaldian, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak antolatuta, aurreskua, loreak, lagunen testigantza hunkigarria eta, nola ez, kantak ere egon dira, jotak barne, jakina. Gladysen irudiari hain lotuta geratu diren bizikletak ere ugari izan dira. Izan ere, aldez aurretik Bulebarrean zitatuta zegoen kuadrilla polit bat bizikletaz etorri da omenaldira.

Ezer baio lehen, hona hemen adierazgarriak iruditu zaizkigun bideo batzuk. Gero, argazkiak:

Gladys-en 42.urtemugako omenaldia. – YouTube

https://youtu.be/wWODEUtbOsw

Gladys del Estalen 42.urtemugako omenaldia – YouTube

Gladys-en 42.urtemuga – YouTube

Parkeko sarrera, behar bezala apainduta.

Parkeko sarrera, behar bezala apainduta.

Hainbat lagun omenaldia bizikletaz joan dira, Bulebarretik abiatuta.

Hainbat lagun omenaldia bizikletaz joan dira, Bulebarretik abiatuta.

Aurreskua hilrriaren aurrean.

Aurreskua hilrriaren aurrean.

Lagunen partetiko interbentzio, beti hunkigarria.

Lagunen partetiko interbentzio, beti hunkigarria.

Pelaxek jarri du gaur musikaren mzati bat.

Pelaxek jarri du gaur musikaren mzati bat.

Bestea izan da denok batera kantatutako

Bestea izan da denok batera kantatutako “Eskerrak bizitzak…”, Mercedes Sosaren “Gracias a la vida”ren bertsio euskaratua.

Ahaztu gabe, noki, Esther Zabalegi. Propio etorri da Atarrabiatik jota pare bat kantatzeko.

Ahaztu gabe, noki, Esther Zabalegi. Propio etorri da Atarrabiatik jota pare bat kantatzeko.

Ez dira falta izan, noski, zorigaiztoko egun hartan Gladys Tuterara eraman zuten arrazoien erreferentziak, arrazoi haiek ez baitaude alferrik inoiz baino presenteago gaur egungo borroka ekologista txiki eta handietan.

Gladysek ondo baino hobeto zekien zergatik egiten zuen borroka. Alde horretatik, gaur ahaldundutzat kontsideratuko genukeen emakumea izan zen. Honi dagokionez, ekitaldiko interbentzioetako bat Garazi Urrusolo Urdinlaiz Egiako mugimendu efeministako kideak egin du. Esan du, beste gauza askoren artean, feministentzat ere erreferente dela Gladys: “Gure aintzindaria izan zen Gladys, besteak beste, sistemaren aurrean desobediente izaten erakutsi digulako. Gure ametsengatik borrokatzeak merezi duela ikusarazi digulako. Eta, tematuz gero, mundua aldatzea posible dela sinestarazi digulako”. Hona hemen interbentzio hori ia osorik jasotzen duen bideo bat:

https://youtu.be/q5Bp22KNyDc

Egiako mugimendu feinistako kide batek Gladys aitzindari gisa errebindikatu du.

Egiako mugimendu feinistako kide batek Gladys aitzindari gisa errebindikatu du.

thumbnail_IMG-20210605-WA0094

42 urte beranduago, aitortza ofizialik ez

Gladys da aitortza ofizialik gabe jarraitzen duten biktimetako bat. Orain dela gutxi Gasteizen hots handiarekin inauguratu duten memorialean ez dago ordezkatuta, noski. Azken urteotan bai Eusko Jaurlaritzak bai Nafarroako Gobernuak aitortza-bidean egin dituzten urratsek erresistentzia handiak topatu dituzte. Alde horretatik, gogora dezagun orain dela bizpahiru aste Iruñekoak beste oztopo bat gainditu duela: Konstituzionalak atzera bota du polizien eta ultraeskuindarren biktimak aitortzeko nafar legearen kontra PPk eta VOXek ezarritako helegitea. Nolanahi ere, bide horietatik aitortza inoiz iristen bada, ongi etorria izango da, baina iritsi ala ez, Gladysek inoiz ez du herritarron aitortza falta izango. Horren lekuko ere bada gaurko omenaldia.

gladys10Tuteran ere bai

Egunotan webgunean sartzeko aukerarik izan ez badugu ere, ez dugu ahaztu ostegunean Gladysi egin zioten omenaldia. Hona hemen ekitaldia antolatu zuen Bardea Libreren bideo dotore bat, omenaldi osoa laburbiltzen duena.

GLADYS, 42 URTEURRENA TUTERA – YouTube

tutera

 

La entrada Gladysen omenezko ekitaldi hunkigarria gaur Donostian aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/