2021-04-30 20:08

Gaurko prentsaurrekoa. Argazkia: Maialen Andrés/Foku, Naiz.

Gladys del Estali AITORTZA ofizial formalik oraindik ez, baina bestelako aitortzak pixkanaka iristen zaizkio.Gaur, esaterako, Gladys Saria auzketu dute. Sari hau PuntuEUS Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak sortu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Organoaren babesarekin.

Emakumeak esparru teknologikoan sartzea sustatuko du, eta ondorioz, emakumeen presentzia areagotzea du helburu. Sariek ingurune digitalean lan egiten duten emakumeen funtsezko zeregina aitortzen dute eta, azken finean, gizarte digitalaren eraikuntzan berdintasun-irizpideekin parte hartzea sustatzen dute.

Hona hemen xehetasun gehiago:

https://gladyssaria.eus/

Informatika Fakultateak (Gladysek bertan ikasi zuen 1979an Guardia Zibilak Tuteran tiroz hil baino lehen) 40. Urteurrenean ere ederki omendu zuen ekintzaile ekologista donostiarra, jardunaldi batzuk antolatuz, plaka bat jarriz eta gela bati Gladysen izena ipiniz.

gladysSaria1GLADYS ENEKO OHIKO OMENALDIA, EKAINAK 5

Gladysek inoiz falta izan ez duena herritarron aitortza izan da, aurten ere Gladys Eneko ohiko omenaldian islatuko dena. Alde horretatik, jakinarazten dizuegu aurten ekainaren 5ean izango dela.

La entrada Gladys Saria sortu dute PuntuEUS Fundazioak eta Informatika Fakultateak aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/