ARGIA.eus

2022ko maiatzaren 22a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
2022-05-13 18:33

Arizmendiko Zentroko instalazioak itxita daude. Argazkia: ARIZMENDI eta DV.

Atzo baieztatu zen Gipuzkoako Basafauna Berreskuratzeko Zentro berrian hegazti gripea agertu dela, eta, hain justu, atzo bertan egin zuen Eguzkik Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuan informazio-eskaera bat. Ez bakarrik hegazti gripearen agerraldiari buruzko eta horren ondorioei buruzko informazio-eskaera, baizik eta zentroari berari buruzko informazio-eskaera: orain arte nola funtzionatu duen edo hemendik aurrera nola funtzionatuko duen, animalien sarrera-protokolorik ba ote dagoen, legez babestutako espeziak ez ezik babestu gabekoak ere artatuko ote dituen,  itsas espezieak kontuan hartuko ote diren eta abar.

Joan den abenduan, Aldundiak Arizmendi Aldi Baterako Enpresa Elkarteari esleitu zion Urnietako Arizmendi finkan dagoen Gipuzkoako Basafauna Berreskuratzeko Zentroaren kudeaketa integraleko zerbitzua, Igeldoko Arrano Etxea ordezkatu duena. Abenduaz geroztik, baina, ez da ia haren berririk izan. Lehengo egunean, berriz, jakin genuen Aldundiak bazuela inaugurazio ofizialen bat egiteko asmoa, antza denez, datorren astelehenean, hilak 16, baina bertan behera utzi behar izan dutela hegazti gripearen ondorioz. Horrek eraman gaitu informazio-eskaera formalizatzera.

Basafauna berreskuratzeari dagokionez, Eguzki behin baino gehiagotan kexatu da Aldundiaren gardentasun faltaz, adibidez, eskopeta-tiroen ondorioz botatako espezie babestuen edo legez ehizagarriak ez direnen kasuetan. Ondo legoke zentro berriaren aitzakian, informazio-politika “irekiagoa” egiteko ere aprobetxatuko balu.

EGUZKI, 2022ko maiatza

La entrada Gipuzkoako Basafauna Berreskuratzeko Zentroaren egoerari buruzko informazioa eskatu du Eguzkik, bertan hegazti gripea agertu ondoren aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/