2019-08-26 19:10

Eguzkik salatu nahi du Donostiako gazteluko komunak, zehatz-mehatz bolborategian daudenak, ez daudela saneamendu-sareari lotuta, eta, ondorioz, ur beltzak mendian bertan isurtzen dira, inolako tratamendurik gabe. Ikus bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=t-Vao73F8uo&t=4s

Hori onartezina da. Are gehiago, zigorgarria ere bada, baina, kasu honetan, nork zigortuko du Donostiako Udala?

Ez da arazo berria eta Udalak ederki asko daki. Izan ere, orain dela gutxi arte, komunotako ur zikinak belaze batean botatzen ziren. Hori eragozteko, belaze horretan bertan lurpean barrena doan tutu batean sartu eta, harresi historikoa zulatuta, orain basotxo batean isurtzen dira.

A ze txapuza. Udalak ezin du, edo, behintzat, ez luke horrela jokatu behar.

Udala ur beltzak saneatzeko erantzulea da eta ezin du, edo, behintzat, ez luke araudia urratu behar, instalazio publikoetako isuriak inolako tratamendurik gabe botata.

Kalea pixa egiteagatik isuna handi samarra bada, zenbatekoa izan beharko luke komun publiko bateko ur beltz guztiak multzo historiko batean botatzeagatik?

Premiazkoa da komun hauek saneamendu-sareari lehenbailehen lotzea.

Donostiako EGUZKI, 2019ko abuztuan

La entrada Gazteluko komunetako ur beltzak mendian bertan isurtzen ditu Donostiako Udalak, inolako tratamendurik gabe aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/