2019-08-12 17:35

Arrazioiak
• Ez da proiektuaren informaziorik ezta parte hartzerik egon. Alegazio epea udan martxan jarri da, gure hiria eraldatuko duen proiektu batetaz hitz egiten ari garenean.

• Proiektuak hutsune larriak dakartza: ez du diagnostiko zehatzik egiten ezta benetako inpaktu ikerketarik ere. Ere ez da kontuan hartzen Zabalgana eta Salburua bezalako auzoek pairatzen duten harresi efektua (isolamendua, mugikortasunean sortzen duen kaltea, Gizarte konexio eta komunikazio falta)

• Hiri eremu guztia lurperatzeko -6,8 km – proposamena egiten zen 2010 informazio txostenean, aurten aurkeztutakoan aldiz erdialdeko 3,8 kilometro lurperatzea proposatzen da, azalean doan tren kopurua zama zein bidaiariena biderkatuz, horrek suposatuko duen zarata eta bibrazioen handitzearekin.

• Aipatutako proiektuak ez du udalerriaren komunikazioak gizarte hobekuntzarik egiten eta gehienbat Salburua eta Zabalgana bezalako auzoetan bizilagunen fluxu mugimenduetan ez du ekarpen positiborik egiten.

• Kaltetutako herriak isolatzen ditu, haien komunikazioa kaltetzen du, lur emankor ugari deuseztatzen du eta herrien lur komunalak zein bizimodua gutxiesten ditu.

• Herrietako zein hiriko milaka bizilagun bigarren mailako herritar izatera kondenatuak izango dira, bi hiri eredu diseinatuz, lurperatzen ez den tokietan bizi kalitate eta bertebrazioan kalteak sortuz.

• 872 milioi euroko kostea dauka, sustapen ministerioak bere gain %50a hartuz, %25 Eusko Jaurlaritzak (218M), Udaletxeak %15a (130,8M) eta Aldundiak %10a (87,2M). Administrazio bakoitzak bere gain hartzeko baldintza eta gizarte kostuen inguruko baldintzak ez ditugularik ezagutzen.

 

 

 

La entrada Gasteizko trenbidearen integraziorako informazio txoztenari helegitea jartzeko arrazoiak aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/