2021-03-17 19:22

Atzo txundituta ikusi genuen nola Green Capitaleko kaleetan Udalak zentzurik gabeko zuhaitz-mozketak egiten jarraitzen duen. Izan ere, Txalaparta kaleko bi espaloietan 20 zuhaitz baino gehiago bota egin zituen.

Txalaparta San Kristobal auzoko barruko kale bat da, errei bateko errepideak, aparkalekuak, lorontziak eta oinezkoentzako espazioak dituena. Zuhaitzek bizitza ematen zioten espazio osasungarri honi. Ez zegoen botatzeko arrazoirik, zuhaitzak ez baitziren arazo, ez etxebizitzetarako, ez pertsonen zirkulaziorako, ez segurtasunerako.

IMG-20210316-WA0016Eguzkik Gasteizko Udalari eskatu dio bete dezala hiriko zuhaitzak babesteko ordenantzaren filosofía eta bere gain har ditzala diskurtsoetan hainbeste aldarrikatzen dituen ingurumen-balioak. Eta, ondorioz, horrelako zuhaitz-mozketak bertan behera utz ditzala.

Salaketaren testu osoa: Gasteizko Eguzki: Eguzkik Txalaparta kaleko mozketa masiboa salatu du (eguzkigasteiz.blogspot.com)

La entrada Gasteizen berriz ere zuhaitzak alferrik bota dituztela salatu du Eguzkik aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/