ARGIA.eus

2020ko apirilaren 04a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2019-12-30 15:58

SOS Xixili! ekimenak deituta, Bermeoko eta Mundakako herritar talde zabal batek salatu zuen larunbatean, Inuxente Egunean, Barna arrain-fabrikak itsasora botatzen duen kutsadura. Hona hemen egin zuen salaketa…

Inguruotako hainbat herritar kezkaturik eta era berean nazkaturik bizi gara aspaldion BARNA S.A. enpresak itsasora egiten dituen isurketa kutsakorrak eta airera zabaltzen dituen kiratsa jasanezinak direla eta. Bada, inork duz du jakin gure kezkei erantzunik ematen:

ZERTAN ARI DA BARNA S.A.? ZEIN DA HAREN JARDUEREK GURE OSASUNEAN ETA ETORKIZUNEAN IZAN DEZAKETEN ERAGINA?

xixiliGalderoi erantzun gabe Urdaibai Biosfera Erreserbako Patronatuak BARNA S.A. enpresari baimena eman dio honek itsas lehorreko tarte batean itsasora isurketak egin ahal izateko hodia jartzeko. Horren aurrean beste galdera batzuk datozkigu gu guzioi burura:

1) Ez dugu ulertzen BARNA S.A. enpresari Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak 2019 honexetan espedienteak ireki (bat edo beste oraindino burutu bakoak) eta isunak ipini dizkion arren, eskatu duena egiteko baimena eman izana, legeak betetzea eta betetzen ez dituen artean EZER EZ ISURTZEKO ETA AIREA EZ KUTSATZEKO eskatu beharrean.

2) Ez dugu ulertzen BARNA S.A. enpresa zer dela eta ez dagoen Urdaibiako Saneamendu Sarera konektatuta, nahiz eta orain urteak egon behar zuen egon. URDAIBAIKO SANEAMENDUKO ARAZTEGI NAGUSIA hortxe-hortxe eukita, gainera. Saneamenduaren lanen proiektua 2002. urtean hasi zen, 42,6 miloi euroko kontuarekin. Handik hona ezin dute esan zenbat milioi euro gastatu diren sekulan amaitzen ez duten azpiegitura ezinbesteko eta premiazko horretan. Eta hara non BARNA S.A. enpresak eskukada bat euro barregarriarekin konpondu gura du orain arte egin ez duena: bere jardunaren ondoriozko askotariko hondakinen arazoa konpondu.

3) Patronatuaren azken batzarren (2019/12/19) kideetako batzuei baimenari buruzko botua eskatu zitzaien, erakunde horren aldetik proiektuari buruzko informazioa eman barik. Larriago dena, informazioa ukatu ere egin zaie Patronotako legezko kideetako batzuei: EZIN IZAN DOGU TXOSTEN TEKNIKOA IKUSI, HORI DA HORI MARKA. EZ DAGO TRANSPARIENTZARIK.

4) Zertan dagoz MUNDAKA eta BERMEOKO UDALAK? Ezin dute burua hegalpean gorde, auzi hau eurek ere bideratu beharrekoa da eta.

SOS Xixili!

La entrada Ez gara inuxenteak! Barna S.A., bete legea! aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>