ARGIA.eus

2021eko azaroaren 30a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2021-10-09 12:55

Argazki hau ez da botatako arrano txikiarena, noski, espezie bereko beste ale batena baizik. Honera ekarri dugu salaketa ilustratzeko eta garbi uzteko ez dutela “nahi gabe” bota, ez dagoelako hegazti hau “ehizagarritzat” jotzen diren espezietako beste batekin nahasteko inolako aukerarik. Eskerrik asko Ricardo Rodriguezi, irudia utzi digulako.

Arrano txiki bat tiroz bota dutela salatu du Eguzkik Ingurumen Fiskaltzan.

Hegaztia, oraindik bizirik zela, Errezilen aurkitu zuten, urriaren 2an. Urriaren 7an, berriz, hil da, Igeldoko Arrano Etxean.

Arrano txikia (Hieraaetus pennatus) Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan ageri da, “Arraro” edo “Bakan” gisa sailkatua. Beraz, babestuta dago eta babestutako espezieen aleak tiroz botatzea delitu bat da, kartzela-zigorra ere ekar dezakeena.

Badakigu horrelakoetan oso zaila izaten dela tiro egin duena identifikatzea eta zigortzea (baita “garbi” jokatzen omen duten ehiztariez inguratuta badago ere). Baina salatu egin dugu, azken urteotan antzeko beste hainbat kasu salatu egin ditugun bezala, bistaratu nahi dugulako hemen ingurumenaren aurkako delituak egiten ari direla.

Izan ere, babestutako espezie bat tiroz botatzea ohikoa da, kronikoa. Eta bistan da administrazio publikoek, kasu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak, arazoari aurre egiteko neurririk hartu gabe jarraitzen dutela.

Eguzki, 2021eko urrian

La entrada Errezilen arrano txiki bat tiroz bota dutela salatu du Eguzkik aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.