2023-01-02 13:49

Eguzki talde ekologistak, bizilagunen laguntzarekin, uhin elektromagnetikoen neurketak egin ditu Errenteria-Oreretako erdiguneko hainbat leku sentiberatan. Eskolak eta Adinduen egoitza dauden lekuetan egin ditugu neurketak batez ere gizarte kolektibo kalteberagoa direlako. Neurrien emaitzak kezkagarriak dira, horietako batzuek gomendatzen diren baloreak gainditzen baitituzte.

Egoeraren informazioaz gain, osasunean eragiten duen arriskua gutxitzeko norberak har ditzaken neurri xinpleez ohartarazi nahi izan dugu erakusketa baten bidez, baita honen inguruan Udalari egin genion eskaeraz eta hark hartutako akordioaz.

Eguzkiren asmoa da kanpaina egin den eremuetatik haratago joatea, herriko beste auzoetara eramatea, alegia; izan ere, asko dira gai honek osasunean sortzen dituen arazoak: insomnioa, neke kronikoa eta zefaleak, besteak beste, eta gero eta gehiago eragiten du, nahiz eta “kutsadura isila” izan.

La entrada Erakusketa Oreretan, uhin elektromagnetikoen neurketaren kanpainaren barruan aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/