2020-06-28 01:08

 

Ekianeko instalazioak. Egitasmo berriak Ekianen ekoizpen ahalmena laukoizten du.

Asteazken honetan, 2020ko ekainaren 24an, Eusko Jaurlaritzak proiektu bat aurkeztu zuen Erriberabeitian (Araba), Euskadiko eguzki-planta fotovoltaiko handiena eraikitzeko.

Ez da berria; izan ere, 2019an, EVEk berak, Mondragon Taldearekin batera, eguzki-megaortu bat aurkeztu zuen, Iberdrola edo Petronor enpresen partaidetzarekin. Instalazioa duela urte erdi Arasurren martxan jarri zen Ekian parkearen, gaur egun EAE osoko handiena, ondoan egongo da. Baina honek nabarmen gaindituko du; Ekianek 24 megawatt elektrizitate sortzen dituen bitartean, 100 hektareako hedadura izango duen eta 70 milioi euro inbertituko dituen instalazio berriak 100 megawatt elektriko sortuko ditu, hau da, Ekian-ek baino 4 aldiz gehiago eta gaur egun autonomia erkidegoan instalatuta dagoen eguzki-ahalmenaren ia bikoitza (60 Mw).

Ibedrolak Euskadiko instalazio fotovoltaiko handiena eraikitzea adostu du, 67.000 panelekin, Mondragon Taldearen, Arabako Foru Aldundiaren eta EEEren babesarekin. Elkarlan publiko pribatu horretan, Iberdrolak % 75eko partaidetza du; EEEk, Eusko Jaurlaritzaren mendekoak, % 20koa; Arabako Aldundiak eta Mondragon kooperatibak bat egiteko konpromisoa dute, Krean kooperatibaren bidez, % 5ekoa.

Eguzkiren ustez, Iberdrola ekologia marketin eta negozio arma gisa erabiltzen duen enpresa baten adibidea da, baliabideen kontsumismoaren politika liberalen bidez “garapen jasangarria” saltzeko bitartekoa, onura ekonomikoa bultzatzeko helburu bakarrarekin eta planeta suntsitzen duten botere eta multinazionalekin bat eginez.

zentalak

Energia fosila ala berriztagarria, zentralen bidez ustiatzen jarraitu nahi du bai EAJ, baita energiaren oligopolioak Euskariren kasuan Iberdrola buru dela. Guk berriz, autoekoizpena, autokonsumoa, herrotarron partaidetza aktiboa, energia deszentralizatua …  km 0ko energiaren alde egiten dugu.

Hauteskunde-kanpaina bat deituta egonda ere, ekitaldi bat egin dute Iñigo Urkullu lehendakariak, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak, Iñigo Ucín Mondragon Korporazioko presidenteak, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eta Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, beste behin ere hauteskunde-araudia urratzearekin batera, energia berriztagarrien eta haien planetaren iraunkortasunarekiko naiz zaintzarekiko konpromisoaren irudi ezin hobea emango duen diskurtso berdea sortuz, jarraitzaileak irabazteko asmoz.

 

Energia multinazionalak bultzatzeko eta finantzatzeko diru publikoa erabiltzeaz gain, EAJk berdera jokatzen du hauteskunde kanpaina betean,  Iberdrola eta ate birakariak bultzatzeko eta babesteko, promesen eta ilusioaren banaketa negozio eta boto banaketaz ordezkatuz.

 

Ados egon gaitezke eguzki-energiaren gaitasuna aprobetxatu beharrarekin, baina ez kontrola eta erabakitzeko gaitasuna energia-enpresei emateko norabidean, alderantziz baizik: informazio erreala dibertsifikatzean, energia ekoizteko eta merkaturatzeko moduak eta kanalak sozializatzean, energia-, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arloan modu errentagarrienean .

Alde batetik, administrazioek diru publikoarekin edo “ad hoc” egindako legeekin oligopolio elektrikoaren enpresak ureztatzen jarraitzen dute, eta horrek kalte larria egiten dio sistema elektriko hiritar eta banatuaren garapenari.

Botere publikoek sistema elektrikoa herritarren esku jarri behar dute, autokontsumorako eguzki-energiaren instalazioan masiboki inbertituz, etxebizitzetako eta industrietako teilatuak estaliz eta baratze izendapena duten industria-parkeetan megaproiektuekin nekazaritza-lurralde edo natura eremu direnak okupatu gabe.

Eguzki plakak errenteria udal eraikuntza batean

Eguzki plakak errenteria udal eraikuntza batean

EAJko jaun-andreok, denak ez du balio ezta edozein preziotan, Iberdrolarekiko engainua eta morrontza ere mugatua baita gizarte honentzat. Gakoa ez da Gobernuaren lobbyaren onura ekonomikoa, bere eta korporazioen ate birakariekin, non gero bere lagun eta/edo gobernukide ohi asko hartzen dituzten, irabazi sozialak eta interes orokorra bilatu beharrean. Nabarmentzekoa da nola autoekoizle eta autokontsumoa nagusi litzatekeen, hala nola  herritarrok parte hartuko dugun eredu berri baten naiz energia ekoizteko eta sortzeko modu demokratikoen ereduaren ordez, korporazio handien eskuetan dagoen kontsumo- eta ekoizpen-eredu okerra gailentzen den.

 

Eguzkiren ustez, ekonomia jasangarriaren eta kontsumo arduratsuaren beste eredu baten aldeko apustua egin behar da, baliabideen lekuan-lekuko baliatzearen eta komunitarioaren aldeko apustua egin behar da, energia aurreztean, efizientzian eta bide alternatiboen bidez energia ekoiztean oinarritutako beste energia-eredu baten aldeko apustu kolektibo eta presazkoan oinarrituta. Horretarako, kontsumoak, aurrezteko bide eta garraioak, distantziak edo  beste lurraldeekiko, petrolioarekiko edo  beste mendekotasunak murrizteko formula bihurtuko dituzten energia ekoizteko eta merkaturatzeko tokiko proiektuak babesten ditu, baita energia kutsakorrenen benetako ordezkoak.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra 2020ko ekainaren 26an

La entrada Energia eredu alternatiboaren alde egin du Eguzkik, Euskadiko eguzki-parke handienaren aurrean. aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/