2019-08-17 13:05

 

2019ko Aste Nagusia hastear dagoela, Eguzkizaleak Konpartsak apustua egin nahi du Aste Nagusi jasangarriagoa eta inguruan dugun fauna eta floraren biodibertsitatearekiko begirunetsuagoa izateko.

Garrantzitsua da jai herrikoi, parte-hartzaile, feminista eta euskaldun batzuetaz gozatzea, baina ezinbestekoa da jaia ospatzen dugun esparrua errespetatzea. Bitxia da nola erakunde desberdinei mundu jasangarriago baten aldeko adierazpen eta kanpainekin ahoa betetzen zaien, baina, ostera, errealitatean ez dira gai ekimen txikien bitartez gure espazio gertuetan aritzeko

Orain arte gure jokaera ildo beretik abiatu dugu: kilometro zeroko produktuak eta artisauak erabiltzea, txosnan sorturiko hondakinak banatzea, ur kañeroa edukitzea sareko ura erabiltzeko… Baina aurten, Aste Nagusi jasangarriago bat lortzeko nahiarekin aurrerapausoak eman ditugu eta pare bat ideia botatzen ditugu:

Egun askoz material gutxiago erabiltzen da txosnaren muntaketan eta erabiltzen direnetariko asko, birziklatuak dira.

Egun askoz material gutxiago erabiltzen da txosnaren muntaketan eta erabiltzen direnetariko asko, berrerabiliak edo/eta birziklatuak dira.

Jaien programen inprimaketa kopurua mugatzea:
Eguzkizaleetik proposatzen dugu banaketa orekatuago, neurtuago bat egitea, ehunka programen inpresioa ekidinez. Teknologia berrien erabilerarekin asko dira paperezko programa erabiltzen ez dutenak, eta horrexegatik gomendagarria izango litzateke hauen inpresioa murriztea, guztiz gutxitu barik; izan ere, paperezko sistema erabiltzen duten biztanleriaren kopuru txiki bat existitzen baita.

Plastikoaren erabilpena murriztea:
Bestalde, plastikoaren murriztapen bortitz baten alde egiten dugu apustua, eta era berean jai esparru osoan. Horregatik aurten, aurrerapauso txiki bat bezala, goizeko terraza kartoizkoa izango da, berrerabilitako kartoizko aulki eta mahaiekin. Gure ahalegina urtez urte berrerabiliak eta kutsakorrak ez diren materialak erabiltzea da. Gai izango ote gara urte batzuetan lehen txosna jasangarria izatea?

Etxebarria parkeko ekosistema errespetatzea:
Azkenik, azpimarratu nahiko genuke Bilbo gune berde gutxi dituela, eta behin baino gehiagotan salatu dugun moduan, Udaletxeak zein Diputazioak ez dituzte babesten. Honen adibide argia Bolintxuren suntsiketa Supersurra handitzeko asmoz. Baina badugu Aste Nagusian erabiltzen den gune berdea planteamendu berri bat merezi duena, erabiltzen jarraitu dezakeguna bere ekosistema errespetatzen dugun bitartean: Etxebarriako parkea hain zuzen ere.

EguzkizaleakKamikoLogoak

Gaur egun parke horretan bizi diren espezie desberdinak daude (zenbait zuhaitz, hegaztiak, narrastiak, anfibioak… animalia horietako batzuk atzerakada eta desagertzeko arriskuan daude), eta ukaezina da barrakak zein su artifizialak haien habitat naturala aztoratzen dutela. Gaur egun barraka tradizionalak bezain dibertigarri eta ikusgarriak diren barraka eredu berriak eta atrakzio jasangarriak existitzen dira, parkeko ingurugiro biologikoarekin hain kaltegarriak ez direnak.

Interesgarria izango litzateke barraken eta su artifizialen ingurumen-inpaktu txosten bat egitea.

Hauek dira erraz egiteko ideia xume batzuk, eta berehalako ondorioak izango lituzkeenak.
Eguzkizaleak Konpartsatik, bai Aste Nagusian zein urte osoan zehar, ahotsa emateko prest gaude ekimen hauei edo beste batzuei.

La entrada Eguzkizaleak Konpartsa Bilboko Aste Nagusi jasangarriagoaren aldeko apustua eginez. aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/