2022-05-31 17:47

Eguzki talde ekologistak duela urte eta erdi Jaizkibel etorbidean dauden eraikinek ur zikinak zuzenean ibaira botatzen dituztela salatu zuen. Zoritxarrez, urte eta erdi beranduago, oso erraza den konponketa oraindik ez da gauzatu, eta isuriak zuzenean botatzen dira oraindik ere, araudiaren aurka eginez eta ur kalitatea okertuz.

 

Ez dakigu Añarbeko Urak Mankomunitatetik nork hartu duen isuriak saneamendu sarera ez konektatzeko erabakia, baina uste sendoa daukagu ez dela zuzena, eta guretzat ezinbestekoa da legez kanpoko isuriarekin bukatzea. Onartezina iruditzen zaigu araudiaren aurkako egoera hau, saneamendua eta uraren hornidura bermatu behar duen erakundeak horrelako jarrera edukitzea, bere funtzio eta helburuen aurka jardutea, alegia. Horregatik, gaia Mankomunitatean dauden hamar herrietako ordezkariek osatzen duten erabaki-gunean aztertu eta erabaki behar da. Gure ustetan, arazoa ez dio Lezoko herriari eragiten bakarrik, Oiartzungo arroan dauden beste herriei ere bai; eta ondorioz, hauek ere jarrera aktiboa eduki behar dute konponketan.

 

Horregatik, Eguzki taldetik Mankomunitateko lau udalerrietako ordezkariei eskatu diegu Mankomunitateak egingo duen hurrengo bileran elkarrekin eska dezatela gai horri heltzeko eta saneamendu-sarera konektatzearen alde agertzeko. Ingurumenaren aldeko borrokan hitzak soberan daude, ekimenak dira beharrezkoak, txikiak badira ere, hau bezalakoa.

La entrada Eguzkik Oiartzungo arroan dauden lau herriei eskatu die isuria konpontzeko gaia Añarbeko Mankomunitateari helaraz diezaiotela aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/