2022-03-30 19:18

“Bigarren frontea”. Gaur egun lehenengoa bezain handia da.

2020ko abuztuan, Oriako Itxian legez kanpo eginiko hainbat hondakin-depositoren berri eman zion Eguzkik Donostiako Udalari. Bada, Udalak ezer egin gabe denbora pasatzen utzi duenez, gero eta hondakin gehiago pilatzen dira, irudiotan ikus daitekeen bezala.

Honako bideo hau 2022ko martxoaren 26koa da:

https://youtu.be/2mqeBzZWkGU

Honako hau, berriz, 2021eko abuztukoa:

https://youtu.be/rHBFtQq4OZU

Honako hauek, berriz, bideotatik, antzeko perspektibatik, ateratako irudiak dira, ezkerrekoa aurtengo martxoaren 26kotik eta eskuinekoa iazko abuztukotik:

Honako hauek, berriz, bideotatik, antzeko perspektibatik, ateratako irudiak dira, ezkerrekoa aurtengo martxoaren 26kotik eta eskuinekoa iazko abuztukotik:

Gainera, bideoan islatzen den hondakin-pilaketatik gertu bada “bigarren fronte” bat, nolabait esateko. Iazko abuztuan, “fronte berri” hau Udalaren aurrean salatu genuenean, hasi berria zen, baina gaur egun “lehen frontea” bezain handia da.

Ikus 2022ko martxoaren 26an ateratako bideoa:

Eguzkik Donostiako Oriako Itxian salatutako legez kanpoko zabortegia. VID 20220326 132235 – YouTube

Orain, berriz, ikus iazko abuztuan “bigarren frontean” ateratako bideoa:

https://youtu.be/MfJv3pKgIMU

Arestian esan bezala, Eguzkik 2020ko abuztuan eman zion Donostiako Udalari Oriako Itxiko legez kanpoko hondakin hauen berri. Izan ere, paraje hau, Lasarte-Oriako Oria auzotik oso gertu dagoen arren, Donostiako udalerrian dago.

2020ko abenduan, udal oposizioak galdetuta, zinegotzi arduradunak erantzun zuen hondakinak lursail pribatuetan daudela eta, ondorioz, lurjabeei dagokiela garbitzea. Gauzak horrela, Udalak errekerimendu bat bidali behar zien eta, epe jakin batean errekerimendua betetzen ez bazuten, garbiketa Udalak berak hatuko hartu behar zuen bere gain, modu subsidiarioan.

Ondo. Horixe zen Udalak, hondakinen berri izan bezain pronto, hartu behar zuen bidea.

Ondo iruditu zitzaigun. Izan ere, gure ustez, horixe zen Udalak, hondakinen berri izan bezain pronto, hartu behar zuen bidea. Denbora pasatu da, ordea, eta, neurririk hartu ez denez, arazoa gero eta handiagoa da. Hasieran hainbat hondakin-deposito baino ez zirenak bene-benetako zabortegi bihurtzeko bidean daude.

EGUZKI, 2022ko martxoan

La entrada Eguzkik ohartarazi du Oriako Itxian gero eta legez kanpoko hondakin gehiago pilatzen ari direla eta bigarren “fronte” bat ere osatu dela aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/