2021-12-25 13:55

Plater-tiroketako eremura sartzeko atean bertan, hartxintxarrezko pista bat dugu. Bada, 100 metrora pistan behera daude hondakinak. Horien artean, pneumatikoak, obra-hondakinak, komuna, disolbatzaile-poteak, pintura eta pintura plastikoko poteak, karrozeria eta altzari-zatiak, lanparak, aterkiak, fardelak lotzeko sokak, plastikozko eta altzairuzko totxoak, txakurrentzako atoia eta beirazko eta plastikozko pote ugari, bideo honetan ikus daitekee moduan:

https://www.youtube.com/watch?v=bOHOTK0QTAw

Hondakin horietako batzuk aurrean dugun mendiaren hegalera bota zituzten. Kasu honetan (ez guztiak) Eguzkik atera ditu. Baina oraindik, mendi-mazelan bertan, beste 140 metrora pistan behera, auto-zati ugari ikusiko ditugu.

Udaltzaingoari eta Udalari hondakinen berri. Udalari, alde batetik, eremua lehenbailehen lehengoratzeko eskatu zaio, eta, bestetik, gune hori kontrolatzeko. Hala ez bada, isuriak berriro gerta daitezkeela uste dugu.

Eguzkik salatu egiten du gizalegearen aurkako ekintza eta ingurumenaren aurkako erasoa. Aldi berean, jendea animatzen dugu horrelako gertaerak publikoki eta erakundeen aurrean salatzera, Hondakinen Legeak berariaz debekatzen baitu “edozein motatako hondakinak kontrolik gabe uztea, isurtzea edo ezabatzea”.

Bide batez, jakinarazi nahi dugu orain dela egun batzuk idazki bat sartu genuela udaletxean, aurtengo ekainean Ibarrola errekaren egoera tamalgarria zela eta jarritako salaketari buruzkoa. Bada, sei hilabete igaro ondoren errekara botatako honakinek hor jarraitzen dutela ikusita,  Udalari seriotasun minimo bat eskatu diogu, eta gogorarazi diogu hondakinak erretiratzeko betebeharraz gain (kasu honetan enpresari kentzeko eskatzea) udalerriko ibai-sistemak zaintzeko eta babesteko betebeharra duela.

Eguzki, 2021eko abendua

La entrada Eguzkik Legazpiko Urtatza auzoan legez kanpoko hondakinak salatu ditu aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/