2022-11-01 21:03

Eguzki talde ekologistak doako lau ikastaro antolatu ditu ekologikoagoak izateko. Ikastaroak Oreretan emango dira Itziar Bandresen eskutik azaroaren 7, 14, 21 eta 28an eta bakoitzak bi orduko iraupena izango du (18:00etatik 20:00etara). Klaseak amaitzean, parte-hartzaileek ikasgelan egindako produktuak etxera eraman ahal izango dituzte.

Azaroak 7: zaborren murrizketa eta kudeaketa. Reina aretoa

Azaroak 14: aprobetxamenduzko sukaldaritza. Niessen elkartea

Azaroak 21: garbiketa ekologikoa. Reina aretoa

Azaroak 28: norberaren zaintzarako produktu solidoak. Reina aretoa

Ezinbestekoa da 699379743 telefonora deituz izena ematea.

La entrada Eguzki talde ekologistak doako lau ikastaro antolatu ditu ekologikoagoak izateko aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/