2020-11-16 16:00

Eguzkik gogorazi nahi du egungo osasun-egoerak oinezkoen eta txirrindularien mugikortasunari ematen dion potentzial guztia garatu ahal izateko oztoporik handiena Gipuzkoan azpiegitura-falta dela, funtsean, Foru Aldundiak Bizikleta Bideen Plana nabarmen urratu duelako. Eta bakar batzuek Pernandoren egiatzat joko duten hori espresuki gogorazi nahi dugu Mugikortasun diputatu Rafaela Romerok lehengoan Batzar Nagusietan gai honen inguruan agerraldi bat egin zuelako. Agerraldi horretan, egoeraren diagnostiko bat aurkeztu zuen Romerok, eta, esan zuenez, diagnostiko hori izango da urtea bukatu baino lehen aurkezteko asmoa duen Txirrindularien eta Oinezkoen Mugikortasuna Sustatzeko Premiazko Jarduketen Plan Integralaren oinarria.

Diagnostikoak berak agerian uzten du guk salatutako azpiegitura-falta. Izan ere, diagnostikoa elkarrizketetan oinarritzen da, hau da, udal teknikariekin, eskualdeko garapen-agentziekin eta, oro har, bizikletarekin zerikusia duten enpresekin eta elkarteekin eginiko elkarrizketetan. Bada, elkarrizketa guztietan aipatzen da “bizikleta-bideen eta herrien arteko zerbitzuen azpiegituren sareak osatzeko eta hobetzeko beharra”.

Rafaela Romerok honako hau esan zuen: “COVID-19aren ondorioz, lehentasunak aldatu egin dira: lehen, herritarrak bizikletaren arloan beste erabiltzaileekin bizikidetzan sentsibilizatzeko beharra zegoen; gaur egun, berriz, pertsonak euren lantokietara edo ikastetxeetara garraiatzeko premia nagusitu da eta lehen lekuan ipini”.

Herritarrak sentsibilizatzeko kanpainek funtzio bat dute, noski, ez dugu ukatuko, baina ezin dute ordezkatu administrazioek, kasu honetan Aldundiak, beren konpromisoak ez betetzea. Beraz, “herritarrok sentsibilizatzen” hasi aurretik, eurak sentsibilizatu daitezela, Foru Aldundian, alegia. Bestela, “herritarrak sentsibilizatzeko” kanpaina horiek Aldundiaren aurpegi-garbitze hutsa baino ez dira izango. Egingo balute bezala, baina benetan egin gabe. Itxurakeria hutsa.

Lezo eta Donibane bitarteko bidegorria da bukatu gabe jarraitzen dutenetako bat.

Lezo eta Donibane bitarteko bidegorria da bukatu gabe jarraitzen dutenetako bat.

Beraz, Aldundiak urtea amaitu baino lehen aurkeztuko omen duen “Plan Integral” horrek herritarrok zentzu batean edo bestean “sentsibilizatzea” helburu baino ez badu, alferrik ari da. Plan horretan Aldundiak berak erakutsi behar du benetan sentsibilizatuta dagoela eta horretarako bide bakarra du: okerrak zuzendu eta esan dezala azken urteotan egin gabe utzitako bidegorri horietatik guztietatik zenbat sartu behar duen 2021eko aurrekontuan.

Informazio osagarria

Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana 2013ko ekainean onartu zuten Batzar Nagusiek, aho batez onartu ere.

Planak zortzi urte aurreikusten ditu (edo zituen), bi laurtekotan banatuta, 2013-2017 eta 2017-2021, Planifikatutako Oinarrizko Foru Sarean egiteke dauden bidegorri-zatiak egiteko, hau da, Sarea behingoz osatzeko. Baina Planean aurreikusitako bidegorrien zerrenda begiratu besterik ez da egin behar egiaztatzeko asko direla, gehiegi, egiteke daudenak, Planaren exekuzio-epea amaitzeko urtebete baino gutxiago falta denean. Adibidez, honako hauek:

-Lasarte_Oria-Usurbil (Txikierdi).

-Usurbil (Txikierdi-Santuene).

-Usurbil-Orio.

-Errekalde-Galarreta.

-Lasarte_Oria-Urnieta.

-Urnieta zeharbidea.

-Urnieta-Andoain (sin terminar).

-Andoain-Villabona (sin terminar).

-Errenteria-Gaintxurizketa.

-Gaintxurizketa-Irun (sin terminar).

-Lezo-Pasaia (Donibane) (sin terminar).

-Mutriku-Mutriku (Saturraran).

Eta hau ez da zerrenda osoa, jakina, ezta hurrik eman ere.

Aldundiari behin eta berriz Planaren gauzatze-mailari buruzko informazio eguneratua eskatu diogun arren, ez digu eman, baina joan den uztailean lehen laurtekoaren ebaluazio-txosten TEKNIKOAren kopia bat helarazi zigun. Txosten horretatik honako paragrafo hau ateratzen dugu, gure ustez oso argigarria delako:

Captura2Laburdilduz: Aldundiak ez zuen lehen laurtekoan aurreikusitako dirua inbertitu, zehatz-mehatz, behar baino 5,7 aldiz gutxiago inbertitu zuen. Bigarren laurtekoan inbertsioa bizkortu ezean, Plana gauzatzeko 17 urte gehiago beharko zirela aurreikusi zuen txosten teknikoak. Bada, txostena egin zenetik Aldundiak inbertsioa bizkortu ez duenez, lehen laurtekoaren atzerapenei bigarrenarenak gehitu zaizkie. Hitz gutxitan: Plana gauzatzeko epea amaitzear da eta gauzatze-maila izugarri apala da.

Rafaela Romerok, Batzar Nagusien aurrean, honako hau esan zuen: “Gipuzkoak egungo testuingurura egokitutako plan bat izateko ahal dugun guztia egin behar dugu txirrindularien eta oinezkoen mugikortasuna sustatzeko, izugarrizko zailtasunak eta ziurgabetasunak dauden unean. Herritarrek modu seguruan mugitzeko beharra izaten jarraitzen dutelako. Eta gure betebeharra da, eskubide hori bermatzeaz gain, ingurumen garbiagoa ahalbidetzeko beharrezkoak diren neurri politiko eta ekonomiko guztiak hartzea aldi berean. Horrek, gainera, lurraldearen dinamismo ekonomikoaren elementu traktorea izan behar du, eta gizarte- eta lurralde-kohesiorako lagundu behar du”. Baita hau ere: “Orain, eskuduntzak dituzten botere publikoei dagokie â€'maila anitzeko eskuduntzatik eta gobernantza partekatu eta lankidetza hobea praktikatuzâ€' mugikortasun hori ahalbidetzeko eta bermatzeko neurriak ezartzea. Hori baita gure herritarren nahia, pandemiaren testuinguruan argi ikusi den bezala”.

Oso ondo, baina erretolika hori guztia askoz sinesgarriagoa izango litzateke baldin eta Bizikleta Bideen Plana, OINARRIZKO proiektu bat (gogoratu bidegorri sare horrek OINARRIZKO Foru Sarea duela izena), ia zeharo alboratuta ez balego.

EGUZKI, 2020ko azaroa

La entrada Egungo osasun-egoerak txirrindularien eta oinezkoen mugikortasunari ematen dion potentzial guztia garatu ahal izateko oztoporik handiena, Gipuzkoan, Aldundiak Bizikleta Bideen Plana ez betetzea da aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/