2021-03-11 17:31

Sute edo suteek ia 2.000 hektarea kixkali zituzten Nafarroan, Lapurdin eta Gipuzkoan. Argazkia: DV.

Bidasoaldean otsailaren 20an eta 21ean izandako baso-suteak ikertzeko eginbide edo diligentziak abiatzea erabaki du Gipuzkoako Fiskaltzak, ustezko delitu baten ondorio izan zitezkeela iritzita.

Fiskaltzak erabakia hartu du Eguzkik aurkeztutako salaketa bati eta Aldundiak eginiko txosten bati erreparatuta.

Hainbat alkatek eta kargu publikok adierazi bezala, nahiko zantzu daude Nafarroan, Gipuzkoan eta Lapurdin ia 2.000 hektarea kixkali zituzten sute haiek nahita piztutakoak izan zirela pentsatzeko. Are gehiago, udalerri lapurtarrek dagoeneko bide penalari ekin diote.

Kixkalitako eremu gehienek bi ezaugarri komun dituzte: publikotasuna eta abeltzaintza. Horra ikerketa-bide ba.

Nolanahi ere, XXI. mendeko Euskal Herrian, mendiari su emateko praktika neolitikoak ohikoa izaten jarraitzen du.

Honelako suteek sekulako kaltea egiten diote bioaniztasunari. Adierazgarria da otsailekoetan gehien sufritu zuten lekuen artean Natura 2000 sareko hiru Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) egotea, zehatz-mehatz, Larrun eta Xoldokogaina, Bidasoa ibaia eta Aiako Harria.

EGUZKI, 2021eko martxoa

La entrada Bidasoaldeko baso-suteen inguruko ikerketa hasi du Gipuzkoako Fiskaltzak, Eguzkik eskatuta aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/