2022-12-30 18:40

Ikus daitekeenez, betelana ez da txantxa. Argazkia: Haritzalde

Gaur ortirala da, abenduak 30, bihar 2022ko azken eguna izango da eta Belartzatik atera behar dituzten 100.000 metro kubiko baino gehiagoko betelaneko harritxintxar bat bera ere ez da atera, Hirigintza zinegotzi Nekane Arzallusek ateratze-lanak urtea bukatu baino lehen hasiko zirela esan bazuen ere. Hona hemen gaur goizean bertan ateratako bideo bat: https://youtu.be/MR5CIbCL2Zg

2016ko udaberrian, Merkadona eta McDonald’s eraikitzeko egin behar izan zituen induskatze-lanetatik ateratako material sobranteak Belartza Goikora eraman zituen Valeriano Urutikoetxea enpresak, eta hantxe utzi. Betelan hura, legez kanpokoa zelakoan, salatu egin zuten Haritzaldek eta Belartza2 Gelditu! plataformak. 2018an, berriz, Euskal Erkideko Autonomoko Epaitegi Gorenak betelana legez kanpokoa zela berretsi eta enpreari materialak handik ateratzeko eta ingurua lehengoratzeko agindu zion.

Udala ez da inoiz fin ibili auzi honetan (gu bai finak Udala fin ibili ez dela esaten dugunean) eta Gorenak sententzia ezagutarazi zuenetik denbora pasatzen uzten joan da, harik eta, halako batean, betelana bere kabuz kendu eta faktura (1,2 milioi euro inguru) enpresari pasatuko ziola erabaki zuen arte. Orduan bai, orduan enpresak esan du bere kabuz egingo duela.

Hirigintza zinegotziak lanak 2022 bukatu baino lehen hasiko zirela esan zuenean, Haritzalde eta Belartza2 Gelditu! mesfidati agertu ziren. Denborak arrazoi eman die.

Ea 2023an…

La entrada Belartzan harritxintxar bat bera ere ez da mugitu aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/