ARGIA.eus

2020ko apirilaren 04a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2020-01-16 23:53

Eguzki ekologista taldetik salatu nahi dugu Lekittoko Udalaren nagikeria eta arduragabekeria gertakari latzgarri batzuen aurrean. Horien ondorioz,? Euskal herrian meatxaturiko landare baten populazio bat, ia erabateko desagerpena? baiezta dezakegu ezinbestean.

Landarearen izena, “Lavatera arborea” da, malvaren familikoa izaki. Maiatzetik aurrera agerian usten du loraldi ikusgarri bat . Garaieran, bi metroak erraz gaindi ditzake eta itsasoko eraginpean eta oso nitrogenatuak diren lurretan bizitzea du gustoko . Euskadin oso urria da, izan ere, ezagutzen zen populazio bakarra, Izaro irlarena zen. Horregatik, espezie hau meatxatutako Euskal landareen katalagoan barne dago kaltebera babes-kategoriarekin.

“Kaltebera” babes-kategoria izatean, espezie berari? edo berau bizi den habitat-ari edonolako jazarpen egiten zaielarik, delitutzat eta ez infrakzio soiltzat hartzen da. Hortaz gainera, kaltetutako habitat-a lehengoaraztea behartzen da nahitaez. Beraz, esan beharrik ez dago tamaina handiko arazo baten aurrean aurki gaitezkela espezie honi kalteak sorraraztean.

Lekitton badira urte batzuk Santa Katalina, 8-ko txaleta eta ondoko? kontenedoreen artean, “Lavatera arborea” populazio txiki baina osasuntxu bat sortu zela kala-txoriak tarteko. Azken txori hauek, Lavateren hazien garraiolariak baitira. Populazio berri honek 60 landare alek inguru osatzen zuten 50 metrotan zehar barreiatuta.

2016.ean Santa katalinarako pasealeku berriaren lanak hasi zituzten eta itxura batean ingurugiro azterketa gutxieneko bat egin gabe. Izan ere, Santa katalina, 8-ko txaletaren inguruko zatia egiterakoan, Lavatera arborea? 20 bat ale erauzi zituzten, multzorik sendoena desagerraraziz. Hala ere, egindako bide-harresia eta amildegiaren artean,1-3 metroko zabalera zuen tarte bat libratu zen, bertan 40 ale irauten zutelarik egoera oso onean, gaitz erdi. Hilabete batzuk beranduago egundoko ametsgaizto batek asaldatu gintuen. Pasealekuko langile talde batek Lavatera guztiak erauzi zituen eta kalea erdian zeuzkaten pilatuta guztion erakusgarri. Ezin sinetsi begien aurrean geneukan ikuspegia. Langileek harresiaz bestaldeko tarte hori “ajardinatzen” ari ziren landare aromatikoak landatuz eta horretarako, lehenengo, “belar-txar” guztiak kendu behar. Langileei egindako astakeriaz ohartarazi genien eta Lavaterak berriro lehen bait lehen? landatu zitzaten eskatu genien; kasu egin ezean Ertzaintzari deituko genuela meatxatu eta gero. Jarraian Udaletxera jo genuen gertatutakoaren berri ematera, ezinezkoa zirudiena alegia. Udaletxeko teknikariak ez zuen Lavatera landarearen ezagupenik ezta Lekittoko populazioaz. Azalpen mordoa eman genion eta langileekin eginikoa, ere bai. Halaber, ohartarazi genuen lorazainak ere jakinaren gainean egon behar zutela landare-altxor hau zaindu zezaten.

Milagroo!! Landareak berriro landatu zituzten langileek. Hala ere, aleen erdia oso kaltetuta geratu zen trasplantearekin.

2017.ean udaletxeko lorazainek desbrozatu zuten Lavateren bizitokia. 2 metrotako landare bat zerraz ipurditik moztu ere. 2018.ean eta 2019.ean udaletxeko langileek jarraitu zuten leku berean desbrozatzen eta honezkero belarrak besterik ez dago eta bakarrik Lavatera bi?? eusten dute horman desbrozadoratik libre.

Eguzkitik eskatzen dugu Lekittoko Udaletxearen? “Lavatera arborea” meatxatutako landarearekiko erakutsitako utzikeria eta jarrera suntsitzailea erabat aldatu dezala behingoagatik eta lehengoratzea bere habitat-a ahal bezain laster guztiona den bioaniztasunari zor diogun errespetuagatik.

?

?

?

La entrada BABESTUTAKO LANDARE BATEN HERIOTZA aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>