2022-05-08 08:14

Apirilaren hasieran, Errenteriako Udalak jakinarazi zuen aurreko hilean Añarbeko etorkizuneko Erreserba Eremuko flora babestuari buruzko ikerketa-lanak hasi zirela. Albistea aprobetxatzen zuen gogorarazteko 2000. urtearen hasieran flora fungikoa (perretxikoak eta onddoak) jasotzeko oinarrizko bilduma-lan bat egin zela udal eremu jakin batzuetan.
Landarediaren egoera ekologikoaren gaineko kezka eta ezjakintasuna dela eta, Errenteriako Udalak Aranzadi kontratatu du natura-ondarea eta dauden mehatxuak ezagutzeko beharrezkoak diren ikerketa zientifikoak egin ditzan. Berrian, hainbat kalte daudela eta horiek murriztu egin behar direla esaten da, kontuan hartuta baso-habitaten eta ibai-habitaten kontserbazio ekologikoaren egoera ez dela egokia. Helburu hori lortze aldera, bertan garatzen ari diren jardueren arauketak aipatzen ditu, eta horietako azkena 2022tik aurrera abelburu eta abeltzain kopuruaren luzamendua (moratoria) izango da.
Eguzki talde ekologista eta antinuklearretik gure poza adierazi besterik ezin dugu egin Udalak biodibertsitatearen defentsan gure kolektiboak defendatzen dituen helburuekin bat datorren erabaki honekin. Hori esanda, ezin dugu ulertu eskaera egin eta ia 13 urtera oraindik eremu hori Erreserba Eremu izendatu ez izana. Hain zuzen ere, Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko azaroan onartu zuen “Udalaren proposamena eta Añarbeko Erreserba Eremuaren mugaketa”. Erabaki hori Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari helarazi zitzaien.
Adierazpenaren zuzeneko erantzukizuna aipatutako bi erakundeetako bati dagokiola jakinda, gure kolektibotik Udalak aipatutako lanei buruz emandako albistea -zeina berriro ere, zoriondu nahi dugun- baliatu nahi dugu, Udalari administrazio horien aurrean jarrera konbentzigarriagoa izan dezan eskatzeko, azkenean ahalik eta azkarren Erreserba Eremu izenda dezaten.
Inork ez du zalantzarik izendapen horrek bertako fauna eta floran dituen ondorio positiboei buruz, eta ziur gaude 13 urteko itxaronaldia nahikoa dela.

La entrada Añarben Erreserba Eremua izendatzeko eskaera aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/