2020-08-10 22:38

Eteten ez den isurketa kutsatzaileen aurrean, Eguzkikook salatzen jarraituko dugula berresten dugu.

Como a ocurri en casos  precedentes, todo apunta a que el vertido procede del polígono Mijoa.

Isurketa berri bat gertatu da Mijoa errekan. Aurreko kasuetan bezala ura txuriz tindatu da eta bistara itxura lingirdatsua edo hartu du. Atzo arratsaldean (2020/08/07) gertatu zen, jakin orduko 112 deitu genuen eta URAko ikuskaria bertan izan zen.

Hau da aurten salatzen dugun hirugarren isurketa eta maila berean, haserrea eta asperdura sentiarazten digu.  Asperdura, urteen joan-etorrian behin eta berriz errepikatzen den gertakaria delako. Eta haserrea, behin eta berriz salatu arren, Eusko Jaurlaritzatik eta Uratik (1)  konponbideak iritsiko direla  ziurtatu diguten arren, hemen ziurtasunez gertatzen den gauza bakarra, isurketen errepikapena da.

Mijoa 2020 abuztua 1

Garbi dago balio handiko ingurunea izateak -eta nolabaiteko babes maila izateak- (2), Mijoa Saturrarango hondartzan itsasoratzeak â€'udan behintzat hondartzaren erabiltzaileei eraginez- edo irtenbidea zein den garbi edukitzeak (3) ez duela ezertarako balio, benetan falta dena  borondate politikoa delako. Klima Larrialdiarekin ahoa betetzen zaie jendaurrean politiko eta kudeatzaileei baina egunez-eguneko jardueran azaltzen dutena, bost axola zaiela da eta Mijoakoa beste adibide bat gehiago da.

Azkenaldian, maiatzean eskatu bezala, behin-behineko tarteko proposamen batekin genuen itxaropena (4), URAtik horretan bazebiltzala esan ziguten eta. Baina gaurko isurketak ez digu aukera horrentzako itxaropen gehiegirik ematen.

La regata Mijoa vierte junto a la playa de Saturraran.

Mijoa erreka Saturrarango hondartza itsasoratzen da..

Edonola ere, gure aldetik arazo honi irtenbidea emateko ahalegina egiten jarraituko dugula baiezta dezakegu guk, baita isurketen berri izaten dugun bakoitzean salatzen jarraituko dugula ere, ibai eta errekak kutsatzea ez baita inondik ere egoera normala eta ez genuke gizarteak normaltzat hartzea nahi. Bide beretik herritarrei adi egoten jarraitzeko eskatzen diegu eta isurketaren bat gertatzen bada, horren berri emateko bai 112ra deitu eta baita guri ere.

Eguzki Talde Ekologista eta antinuklearra, 2020ko abuztuaren 8an.

 

(1)     Arazoaren muina, Mijoako ur-beltzak garbituko dituen araztegirik ez dagoela da eta horren arduraduna Eusko Jaurlaritza baino ez da. Duela orain urtebete Jaurlaritzak Mijoa saneatzeko finantzaketa bere gain hartuko zuela berretsi zuen Ingurumen Kontseilari Iñaki Arriolak, % 100ean hartu ere. Baina 2019 ez zuen ezer egin eta 2020ko aurrekontuetan partidarik agertzen ez denez, aurten ere kale! Lotsagarria benetan.

(2)    Mijoa, nolabait esateko, babestutako erreka bat dela esan dezakegu. Izan ere, Mijoa bisoi europarra (mustela lutreola) Babesteko Plan Bereziaren barruan sartuta dagoela. Planaren arabera bisoi europarraren egoera eutsi edo/eta hobetzea da helburua, horretarako bere habitata, bizilekua baldintza onetan mantendu behar delarik. Martxa ederra gurea! Poligonoan dauden lantegiek, kontserba lantegiak nagusiki, eta Eusko Jaurlaritzak ez dute irtenbiderik ematen eta Planaren arduradun den Aldundiak natura eta bisoi europarrak babestu beharrean beste aldera begiratzen du.

(3)   Urak aurreikusita duen Irtenbidea, ur zikinak Mutrikuko portuan eraikita dagoen araztegira bideratzea da baina hoditeria hori ez da eraikitzen.

(4)    Baina uste dugu, garaia dela enpresen, kontserba lantegien eta Euskoa Jaurlaritzaren artean egoera honi irtenbide bat emateko. Araztegia egokitzen ez badute ezta ur-beltzen kolektorea eraiki ere , tarteko bide bat bilatu beharko dute baina gertaera larria eta arduragabea da beti natura, ingurune naturala izatea kaltetua eta errudunei musutruk ateratzea gainera.

 

La entrada Abuztuan ere Mijoa kutsadurapean aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/