2019-09-05 02:00

NNPEKk abuztuaren amaieran parte hartu zuen Remigio jatetxeak antolatutako Tuterako XII Tomate Itsusiaren lehiaketan. Konparatutako tomateen dastaketa egin zuen, industria motako tomateak eta tomate ekologikoak publikoak dastatzea bata eta bestearen arteko diferentziak baloratzeko.

Jarduera gutxik erakusten dituzte produktu industriala eta ekologikoaren arteko diferentziak dastaketak bezala, kasu honetan tomatekoak. Mahai gainean jarri ziren bi tomate industrial: adarrekoa eta txoko motakoak, zonaldeko supermerkatu batean erositakoak. Horien ondoan, beste hiru barietate: arrosa, arrosatxoa eta Tuterako itsusia, guztiak ekologikoak. Tuterako Jesus Sola eta Valtierrako Josu Litago nekazariek emandako tomateak izan ziren. Hortik aurrera sistema oso erraza da: zatika jartzen dira tomateak mahaian eta bertaratzen direnei dastatzea eskatzen zaie, industrialetik hasita eta ekologikoekin amaituz. Bi orduz iraun zuen dastaketak eta hamaika pertsonen sorpresa aurpegiek azaleratu dute kalitatea, zaporea, testura eta ezaugarriak bata eta bestearen artean.

Jarduera Remigio jatetxearen ate ondoan egin zen, tomate itsusiak emateko postuaren ondoan, eta horregatik jende andana pasa zen hortik. Aipatu behar da Remigio dela NNPEKk duen Jatetxe Sare Iraunkorretako kideetako bat elikagai ekologikoak erabiltzen dituztelako haien plateretan. Horien artean, hainbat nekazari egon ziren eta interesa agertu zuten haien baratzak ekologikoan jartzeko. Jarduerak zapore ona utzi zuen seinale.

Hirugarren urtea da NNPEKk babesten duela Tuterako Tomate Itsusiaren lehiaketa, gero eta indar handiago duena. Adibidez, aurten, parte hartze errekorra gainditu da, 85 parte hartzailek tomate onenaren bila joan ziren, eta beste 40, aldiz, tomate itsusiaren bila.

Epaimahaiak tomate bakoitzaren hainbat aspektu baloratu zituen, aroma, zaporea edo testura, esate baterako. Charo Mendigorriak jaso zuen lehen saria La Mejanako tomate batekin; bigarren postua Amparo Leonentzat izan zen, Huertas Mayoresetik ekarritako tomate batekin parte hartu zuena. Hirugarren saria izan zen Iñaki Orte Gilentzat, La Mosquerako barazkiarekin. Azkenik, Murchanteko Gregorio Aguado Magañak, irabazi zuen tomate itsuaren mailan eta urdaiazpikoa eraman zuen etxera.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Nafarroako nekazal produkzio ekologikoaren kontseilua