2020-01-07 01:00

2007an Nani Morék sukaldari lana aldatu eta kolektibitateetan sukaldatzen hastea erabaki zuen. Sektorean egin zuen lehen lana, geriatriko batean zehazki, esperientzia gogorra izan zen berarentzat. Nola jan zezaketen hori zaharrek? Lehen bizipen horretatik, hain zuzen ere, sortu dira Menjadors Ecologics elkartea eta Chef 2020 sarea, eta gaur egun bertan egiten du lan  elikadura osasungarriari buruzko aholkulari gisa. Nafarroan, gainera, Iruñeko Haur Eskoletako eta Fontellasko Argia ikastolako menu osasungarrietan ezarritako aldaketen erantzunkide izan da. Ibilbide hori elkarrizketa honetan islatu nahi dugu; izan ere, berak dioen bezala, "ez da gauza bera sabelak elikatzea edo betetzea".

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Nafarroako nekazal produkzio ekologikoaren kontseilua