2022-05-05 00:00

CPAEN/NNPEKk txostena aurkeztu du 2021eko Nafarroako sektore ekologikoaren datuekin. Txostenak modu jarraian azken urteetan hazkundea egon dela erakusten du, hala azaleran nola ekoizleen kopuruan. Egun, 62.000 hektarea eta 746 operadore izatera iritsi da sektore ekologikoa. Nekazaritza ekologikoak gure lurraldea elikatzeko ahalmena du, eta CPAEN/NNPEK lanean dabil hurbileko elikadura sistema jasangarriak eraikitzeko eta sektore ekologikoa egituratzeko, produkzio ereduaren aldaketari ekinez. 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Nafarroako nekazal produkzio ekologikoaren kontseilua