2020-05-04 02:00

Bigarren EKOmerkatu hau martxoan egindakoaren jarraipena izan da, apirileko edizioa bertan behera utzi ondoren. Horrela, hileko merkatua berreskuratu eta hurrengo hilabeteetan jarraituko du.

Iruñeko EKOmerkatuak hitzordu finkoa izan nahi du egutegian, hilabete bakoitzeko lehen larunbatean, non Nafarroako nekazaritzako ustiategi ekologikoek beren elikagaiak kontsumitzaileengana hurbildu ahal izango baitituzte, erosketa ekologikoaz gain, jendea eta ekoizleak elkarrengana hurbiltzeko aukera ere izango baitute.

Eskala txikiko ekoizpen-aukerak, lurraldea babesten eta landa-ingurunean biztanleria finkatzen laguntzen dutenak, funtsezkoak dira nekazaritza-enplegua sortzeko eta landa-eremu bizia mantentzeko. Era berean, EKOmerkatuaren bidez, kontsumoaren botereari buruzko kontzientziazioa bultzatzen da, tokiko nekazaritza-sektoreari laguntzeko eta ingurumena zaintzeko. Horrela, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topaleku bihurtzen da, eta landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko distantziak hurbiltzen ditu.

Jende asko joan da goiz osoan zehar, eta hainbat momentutan errenkada txikiren bat sortu da Oliveto kondearen kaleko sarreran. Bertatik zirkuitu bat sortzeko sarbidea prestatu da, kale horretan sartu eta Tutera kaletik ateratzeko. Segurtasun-protokoloaren ondorioz, EKOmerkatu honek formatu berezia izan du. Bezeroek eskaera-orri bat jaso dute sarreran, postuetan eros zitekeenarekin, eta, ondoren, eskaera-mahai batera joan dira erosketa eskatzeko. Urrats horren ondoren, merkatuko arduradunek eskatutako erosketa jaso dute, eta beste puntu batean ematen da, zirkuituaren amaieran. Horrela lortu da inork elikagaiak ukitu behar ez izatea eta erosketak arin egin izatea.

 

EKOMERKATUKO EKOIZLEAK

Maiatzak 2, larunbata, Geltokin, Iruñeko autobus geltoki zaharrean.

 

• El Puente Viejo (baratzezaintza)

• Ekollaondo (arrautzak, jogurta eta ahuntz eta behi gazta)

• Jauregia (esnea, jogurta eta behi-gazta)

• Miriam Otxotorena (Axuribeltz) (ardi gazta)

• Erlan (eztia)

• Elkea (olioa, garagardoa, lekalea)

• Carlos Zabala (Casa Paulina) (marmeladak)

• Olloki (Cordero al chilindrón)

• Jesus Aranda (olioak, almendrukoak)

• Bagordi (hainbat ardo)

• Azpea (hainbat ardo)

• Larrezabal Eco. Gaztak

• El Bordon. Txorizoak

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Nafarroako nekazal produkzio ekologikoaren kontseilua