Duela aste batzuk Dolores Raigon bisitatu gintuen Nafarroan, eta CPAEN/NNPEKek ez zuen elkarrizketarako aukera galdu. Oraingo honetan, bere liburu berriaren gako guztiak partekatu zizkigun: Elikadura Ekologikoaren Eskuliburua. Molekulatik platerera. Ekoizpen-sistema ekologikoetatik datorren elikaduraren garrantziari buruzko datu zientifiko ugari ematen ditu liburuak.
Dolores Raigon ekoizpen ekologikoari buruzko aditu handienetako bat da, SEAE Nekazaritza Ekologikoaren Espainiako Elkarteko lehendakariordea, eta nekazaritza ekologikoak garai hauetan dituen erronkei eta sektorearen egituraketari buruz hitz egin dugu berarekin.