2024-03-28 01:00

Datorren larunbatean, apirilaren 6an, betizu haragiari eskainiko zaio jardunaldia. Domiña, betizu behien haragia eta txorizoa egiten duen Goizuetako abeltzaintza ekologikoa, hileroko azokara joan ohi da, eta 12:00etatik 14:00etara dastatu ahal izango da bere produktu goxoak 'Zatoz eta dastatu' gunean. Horrez gain, Ganaderas en Red elkartearen 'Sabores y raíces' liburua aurkeztuko da. Estatuko emakume abeltzain estentsiboen kolektiboa da, eta Maite Sánchez Domiñako abeltzainak parte hartzen du bertan. Ostegun honetan, gainera, betizu haragia dastatu ahal izango da EKOtopaketan, Geltokiko Ion Gulinaren eskutik. 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Nafarroako nekazal produkzio ekologikoaren kontseilua