2024-02-27 01:00
EKOmerkatuak lau urte beteko ditu larunbat honetan; lau urte hilabete bakoitzeko lehen larunbatean ospatzen, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko topagunea izaten. 
 
Larunbat honetan Tostada Ekologikoaren Eguna ospatuko da eta EKOmerkatuko OOBE berriei balioa emango zaie. 12:00etatik 14:00etara olio txigorkien doako dastaketa egingo da ekoizleen eskutik: Elkea, Ecológicos Aranda eta Gil Pagola. Gainera, 13:00etan ekoizleekin topa egingo da urteurrena ospatzeko.
 
11:30ean haurrentzako ipuin kontaketa bat programatu da eta hil honetako EKOtopaketak EKOmerkatuko olioei ere balioa emango die: otsailaren 29an olio ekologikoen dastaketa egingo da eta ondoren afari ekologikoa.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Nafarroako nekazal produkzio ekologikoaren kontseilua