2022-01-11 00:00

Urteari hasiera emateko, lehen EKOmerkatua egonen da larunbat honetan, urtarrilaren 15ean, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan. Produktu ugari izango ditugu eta sektore ekologikoak parte-hartze handia izango du. Nafarroako 17 ekoizle ekologikok hartuko dute parte hileko merkatuan, eta horiez gain, Valentziako postu gonbidatua egonen da, laranjak, mandarinak, limoiak eta kaki ekologikoak ekarriko dituena. Oraingoan, produktu berriak ere izango dira, hala nola Caparrosoko orburua eta Lizarraldeko sagar zukua eta neguko boilurra. EKOmerkatua 09:30etik 14:00etara izango da. Informazio guztia www.ekomercado.org helbidean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Nafarroako nekazal produkzio ekologikoaren kontseilua