2021-11-29 00:00

Abenduko EKOmerkatua Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan egingo da berriro. Datorren larunbatean, abenduaren 4an, Nafarroako 15 ekoizle ekologikok hartuko dute parte hileko merkatuan. Oraingoan, gainera, bi tailer izango dira: talo ekologikoen tailerra eta sendabelarren tailerra. Gainera, EKOtopaketa abenduaren 2an, ostegunean, egingo da Eraulgo La Panpinela pizzeriako Mariela Goñirekin, Geltokin. Informazio guztia www.ekomercado.org helbidean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Nafarroako nekazal produkzio ekologikoaren kontseilua