2019-02-19 11:03

  • CNTk nosotras.cnt.es web orria eguneratu du, existitzen diren zalantzak argitzeko
  • "Informazioa era errazagoan eskaintzea da helburua", esan du sindikatuak

Martxoak 8 greba orokor feminista egingo da estatu osoan. Informazioa argia izateko helburua dela eta "nosotras.cnt.es web orria eguneratu dugu", esan du CNT sindikatuak. Euskal Herri mailan EHko Mungimendu Feministaren informazio web orrian informazio anitz aurki daiteke, eta Estatu mailan erakunde anarkosindikalistak gauza bera erraztu nahi du nosotras web orriarekin, "aurreko 24 orduko greba orokor feministan martxan jarri zena, 2018an".

Aurki daitezkeen materialen artean, ohiko galderak, greba egiteko gida, bideoak eta material gehiago daude. Gainera, laster greba egiteko gida euskaratua igoko da. "Sindikatuaren helburua greba feminista hau masiboa izaten laguntzea da, eta web orri hau hori lortzeko tresna bat izan daiteke", esan du CNT.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bartzelonan, 1910an, ideia sozialdemokratekin loturik ez zeuden langile-elkarteek sortua, CNTk anarkosindikalismoaren oinarriei irmo eusten die eta, estatuan, Lehenengo Internazionalaren izaeraren oinordeko bakarra da. CNT, gaur egun norabide politikoen menpekotasunik gabe mantentzen den sindikatua da; erabakiak hartzen dituztenak, afiliatuak dira eta ez sindikalismoaren profesionalak, Estatuaren eta patronalaren finantziaziorik gabe bere independentzia ekonomia gordetzeko, eta negoziazioak bitartekoen eskuetan uzten ez dituena.