2019-01-30 18:57

  • CNT sindikatuak beren elkartasuna adierazi nahi dio GARA egunkariko langile guztiei
  • “Gizarte Segurantza erabiltzen ari dira sistema judizialaren ebazpen ideologikoa aplikatzeko”, esan du erakunde anarkosindikalistak

GARA egunkariaren aurkako azken erasoa salatu du sindikatuak, Egin egunkariaren Gizarte Segurantzaren zorra leporatuz egunkaria eta lanpostuak kolokan jarriz, “gainera oso prekario den lanbide batean”, azpimarratu du CNTk.

Arriskuan jartzen ari dena adierazpen askatasuna da, eta hori “guztion aurkako eraso bat da”, erakunde  anarkosindikalistaren arabera. Eraso honen aurrean arrazoi ideologikoak daudela agerikoa da.

Guzti hau dela eta, CNT sindikatuak beren elkartasuna adierazi die GARA egunkariko langileei.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bartzelonan, 1910an, ideia sozialdemokratekin loturik ez zeuden langile-elkarteek sortua, CNTk anarkosindikalismoaren oinarriei irmo eusten die eta, estatuan, Lehenengo Internazionalaren izaeraren oinordeko bakarra da. CNT, gaur egun norabide politikoen menpekotasunik gabe mantentzen den sindikatua da; erabakiak hartzen dituztenak, afiliatuak dira eta ez sindikalismoaren profesionalak, Estatuaren eta patronalaren finantziaziorik gabe bere independentzia ekonomia gordetzeko, eta negoziazioak bitartekoen eskuetan uzten ez dituena.